Egungo gizarteak gero eta garapen sozial bizkorragoa izateko beharra ezartzen die legegileei. Horrenbestez, erretiro malguaren kontzeptua eguneratu dute, hura sustatze aldera, aurreko erregulazioak onarpen eskasa izan zuela kontuan izanik. Hala, pentsio-sistemaren egokitzapenean aurrerapauso handia izan da hori, beste urrats bat, aintzat hartuta biztanleria gero eta zaharragoa dela eta bizi-itxaropen eta premia gehiago dituela, modalitate horren medioz premia horiek betetzea izanik jomuga. Enpresentzat kontuan hartzea merezi duen aukera da, talentu hori urteetan zehar atxikitzeko ez ezik, Gizarte Segurantzaren sistemaren gaineko presioa arintzeko ere bai.
Kontzeptuak erakargarria dirudi hasiera batean, erretiro-adinera iritsi ondoren lan-merkatura itzultzea erraztea baitakar, kotizaziopeko pentsioa lan-jarduera batekin bateragarri egiteko aukera emanik, baldintza eta eskakizun jakin batzuk betetzen badira betiere.
Arauaren helburua, bertan ezartzen den bezala, langileak jardunean egon daitezen sustatzea da, existitzen diren pizgarri sozialak, fiskalak eta lanekoak egokituz eta hobetuz, jarduerak dirauen bitartean, lanaldiaren edo lan motaren arabera murrizten da pentsioa.
Horrela, lan-merkatua modu progresiboagoan eta malguagoan utz daiteke, langileentzat erakargarria izanik eta Europako egungo kontzeptura hurbilduz. Horrek ez du esan nahi baliabide nahikorik ez duen langilearentzat beharrezkoa denik (halako pertsonek euren pentsio txikiegiaren osagarria izango litzateke alternatiba hori).
Erakunde kudeatzaileari aldez aurretik jakinarazita, besteren konturako zein norberaren konturako langileak atxiki dakizkioke. Azken ezaugarri hori berria da, araubide horretan aurreko hiru urteetan alta emanda egon ez diren pertsonak izanik salbuespena. Araubide orokorrari dagokionez, lanarekiko bateragarritasuna langile konparagarri baten lanaldiaren % 33-80 haztatuko da, eta jaso beharreko pentsioaren zenbatekoa pentsiodunaren lanaldiaren murrizketaren alderantzizko proportzioan murriztuko da.
Eskuratutako osagarriak mantendu egingo dira, hala nola amatasunagatiko edota genero-arrailagatiko osagarriak. Osagarri horiek, halaber, pentsioaren arabera handitu edo murriztuko dira, eta pizgarri ekonomikoak emango zaizkie modalitate horretan sartzen direnei, erretiro-dataren ondorengo sei hilabeteetan gutxienez.
Bateraezintasunen araubideari dagokionez, ezintasun iraunkorreko pentsioarekin bateraezina izango da, kontingentzia edozein dela ere; era berean, eta Errege Dekretuaren azken xedapenetako lehenak berak ezartzen duen bezala, erretiro atzeratuaren osagarriarekin ere bateraezina da; bateragarritasunei dagokienez, aldiz, aldi baterako ezintasuneko prestazioekin bateragarria da, eta osasun-asistentzia mantentzen da.
Erretiro-modalitate horrek arau argi bat ezartzen du erretiro malguko egoeran egindako kotizazioari dagokionez: hark ez du ondoriorik izango aitortuta duen pentsioa hobetzeari gagozkionez.
Lan-harremana amaitzean, erretiro-pentsioa osorik jasoko da berriz.
2026ko abuztuaren 28an jarriko da indarrean.
María Urizar Pérez
Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua
