Itzuli

Eguneroko jarduera fisikoa gorputz-gogamena hobetzeko

Eguneroko jarduera fisikoak positiboki eragiten digu, bai arlo fisikoan, bai psikologikoan. Baina, ba al zenekien jarduera fisikoa kiroletik harago doala? Ba al zenekien etxeko lan zenbait edota jolas batzuk ere jarduera fisikotzat jotzen direla?

Apirilaren 6an, Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Ospakizun honen jatorrian Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) mugimendu fisikoa sustatzeko xedez antolatutako ekimena dago, osasun eta ongizatea lortzeko.

Baina, zer da jarduera fisikoa? Eta ariketa? Zein da desberdintasuna?

OMEren arabera, jarduera fisikoa da “muskulu eskeletikoek sortutako eta energia gastua eskatzen duen gorputzaren mugimendu oro”. Ariketa, berriz, jarduera fisikoaren aldaera bat da. Ariketa planifikatua, egituratua eta errepikakorra izaten da, eta gaitasun fisikoaren osagai bat edo gehiago hobetzeko edo mantentzeko xedez egiten da. Jarduera fisikoaren barruan dago ariketa fisikoa, baina baita gorputzaren mugimendua dakarten beste jarduera batzuk ere; besteak beste, jolas eta lan uneen, mugitzeko modu aktiboaren, etxeko zereginen eta dibertimenduzko jardueren parte izaten dira.

Mutualiatik ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu, pertsona eta enpresa osasuntsuak lor ditzagun. Eta Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatzeko, zuen eskura jartzen dugu Mutualia on! giharrak indartu eta deskargatzeko gidaliburua. Zu aktibatzeko lagungarri izatea espero dugu.

Lotutako berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK