2018/05/09
Amatasuneko, aitatasuneko, haurdunaldiko arriskuagatiko, edoskitzaroko arriskuagatiko prestazioak izapidetzeko, bai gurasoen, adoptatzaileen edo harrera-pertsonen lanaldi-murrizketenak ere, minbiziak edo gaixotasun arraroek erasandako adingabeen zaintzarako prestazioa izapidetzeko ondoreetarako argitaratu da, 2018ko martxoaren 6ko BOEn, ESS/214/2018 Agindua, martxoaren 1ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita ESS/484/2013 Agindua, martxoaren 26koa, Gizarte Segurantzaren arloan datuak bitarteko elektronikoekin igortzeko sistema arautzen duena, zeinak administrazio elektronikoa modernizatzeko eta indartzeko prozesuan sakontzen duen.
1. artikuluan jarduketa berri bat gehitu da, eta behartzen ditu enpresak RED sistemaren bidez transmititzera, artikulu horren c) apartatuaren idazketan zehazten denez:
«c) Lan-kontratuaren etenduraren edo dagokion baimenaren hasiera-dataren enpresa-jakinarazpena, amatasuneko, aitatasuneko, haurdunaldiko arriskuagatiko eta edoskitzaroko arriskuagatiko prestazioak izapidetzeko, bai eta guraso, adoptatzaile edo harrera-pertsonen lanaldi-murrizketenak ere –onuradun diren besteren konturako langileenak edo parekatuenak, Gizarte Segurantzako sisteman dagokien erregimenean sartuta daudenak –, minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabekoak zaintzeko prestazioak izapidetzeko ondoreetarako».
Horrenbestez, eta ESS/214/2018 Aginduaren azken xedapen bakarrarekin –zeinak Agindu horren indarraldiaren hasiera ezartzen duen– bat etorriz, 2018ko apirilaren 1etik aurrera nahitaezkoa da RED sistemaren bidez bidaltzea aipatutako enpresa-ziurtagiriak aitatasuneko eta amatasuneko prestazioen ondoreetarako, eta, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, nahitaezkoa izango da haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskuengatiko, eta gurasoen, adoptatzaileen edo harrera-pertsonen lanaldia murrizteagatiko prestazioetarako, minbiziak edo beste gaixotasun larri batek erasandako adingabeen zaintzarako prestazioak izapidetzearen ondoreetarako.
Aurrerago argitaratuko den RED Albiste-aldizkari batean adieraziko da zein izango den prozedura enpresa-ziurtagiriak jakinarazteko amatasuneko, aitatasuneko, haurdunaldiko arriskuagatiko, edoskitzaroko arriskuagatiko prestazioak izapidetzeko, bai eta guraso, adoptatzaile edo harrera-pertsonen lanaldi-murrizketenak ere, minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabekoak zaintzeko prestazioak izapidetzeko ondoreetarako.