Itzuli

Jarduera fisikoa

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, jarduera fisikorik ez egitea da hilkortasunarekin lotura duen laugarren arrazoia.

Eguneroko jarduera fisikoak positiboki eragiten digu, bai arlo fisikoan, bai psikologikoan. Apirilaren 6an, Jarduera Fisikoaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Ospakizun honen jatorrian Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) mugimendu fisikoa sustatzeko xedez antolatutako ekimena dago, osasun eta ongizatea lortzeko.

Jarduera fisiko txikiak presio arterial handiagoa, kardiopatia koronarioa, garuneko hodietako arriskua, diabetesa, bularretako eta koloneko minbizia, depresioa eta bestelakoak areagotzen ditu. Oro har, hasteko, egunero 30 minutuko ariketa fisikoa egin behar da; arin ibili, nahiz bizikletan ibili. Horrekin, soberan ditugun kaloriak erreko ditugu, eta giharrak eta hezurrak indartuko ditugu. Horrez gain, presio arteriala, kolesterola eta odoleko glukosa-mailak kontrolatzen lagunduko dugu. Jarduera soziala ere hobetu daiteke, ariketa fisikoa konpainian egiten bada.

Gomendagarria da:

• Denbora-tarte bat ematea ariketa fisikoa egiten, jaten edo lan egiten ematen dugun bezalaxe.

• Lanera autobusean edo autoan bazoaz, astean hirutan gutxienez geltoki batzuk lehenago jaistea edo lantokia baino lehenago aparkatze, ibiltzeko ohitura lantzeko.

 • Bizikleta erabiltzea edo ibiltzea, ibilia 1.500 metrotik beherakoa bada.

• Eskailerak erabiltzea, igogailua erabili beharrean.

Jarduera fisikoak:

• Gantzak erretzen ditu, eta pisua galtzen laguntzen du.

• Odoleko gantz-maila erregulatzen du (kolesterola, triglizeridoak).

• Muskulu-tonua hobetzen du.

• Birika edukiera areagotzen du.

• Gaixotasun kardiobaskularrei, diabetesari, gizentasunari, hainbat minbizi-motari eta gaixotasuni (depresioa edo alzheimer) aurrea hartzen die.

• Loezinari aurre egiten dio.

• Burmuinera doan odol-fluxua areagotzen du.

• Tentsio arteriala murrizten du.

• Zahartzaroak berezkoak dituen arazoak atzeratzen ditu.

Mutualiatik ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu, pertsona eta enpresa osasuntsuak lor ditzagun, zuen eskura jartzen dugu Mutualia on!giharrak indartu eta deskargatzeko gidaliburua

Lotutako berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK