2017/11/14
1.- TARIFA LAUA ZABALTZEA
(6/2017 Legearen 3. eta 4. art., 20/2007 Legearen 31. eta 32. art.)
Lan Autonomoaren Legeak hobetu egiten ditu 50 euroko tarifa lauaren iraupena eta baldintzak, ondorioak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera edukita. Orain 12 hilabete iraungo du Autonomoen Araubide Berezian alta berria egiten denetik, betiere aurreko 2 urteetan araubide horretan egon ezean (3 urte onurak aurretik izan baditu) eta gutxieneko oinarriagatik kotizatzen bada.
Halaber, gutxienekoa baino oinarri handiago bategatik kotizatuz gero, hasierako murrizketa haren % 80koa izango da 12 hilabetez, aldi baterako ezintasuna barne.
Murrizketak eta hobaria, 12 hilabete horietatik aurrera % 50 izango dira 6 hilabetez, % 30 hiru hilabetez eta azken % 30 bat 3 hilabete gehiagoz. Hori horrela, autonomoak kuota txikiagoa 24 hilabetez ordaindu ahal izango du guztira.
Eta norberaren konturako langileak 30 urte baino gutxiago baditu, edo 35 urte baino gutxiagoko emakumea bada, % 30eko hobari gehigarria ere izango du 12 hilabete gehiagoz; 36 hilabetez guztira, beraz.
Altaren data ez bada hilaren lehen eguna, alta-egun kopuruaren arabera aplikatuko da hilabete horretako onura.
Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziaren kotizazioko 1. taldean sartzen diren norberaren konturako langileei ere aplikatuko zaizkie onurak, baita lan-sozietateetako bazkideei eta lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei, bi araubide berezi eta taldeetan daudenei, ere; onuradunek besteren konturako langileak enplegatzen dituztenean ere bai.
Besteren konturako langileei edo Gazteentzako Berme Sistema Nazionalean izena emanda dauden autonomoei dagokienez, hobaritzat hartzen dira murriztapenak.
2.- AMATASUNAREN OSTEAN BERRIRO LANERATZEN DIREN EMAKUMEENTZAKO TARIFA LAU BERRIA
(6/2017 Legearen 7. artikulua, 20/2007 Legearen 38 bis artikulua)
Lan Autonomoaren Legeak, indarrean jartzen denetik, 50 euroko tarifa laua gehituko du 12 hilabetez Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziaren kotizazioko 1. taldean sartzen diren emakume autonomoentzat edo norberaren konturako langileentzat, baldin eta jarduera utzi badute amatasun, adopzio, adoptatzeko xedea duen zaintza, harrera eta tutoretzagatik eta norberaren konturako jarduerarik berriz ere egiten badute utzi ondorengo bi urteen barruan, betiere gutxieneko oinarriagatik kotizatzea aukeratzen badute.
Eta oinarri handiagoa aukeratzen badute, gutxieneko kotizazio-oinarriari indarreko gutxieneko kotizazio-tasa, aldi baterako ezintasuna barne, aplikatuta ateratzen den kuotaren % 80 izango da hobaria.6.- EPEZ KANPOKO DIRU-SARRERENGATIKO ERREKARGUA TXIKIAGOA IZANGO DA LEHEN HILEAN
(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 3.a eta 1. art., GSLOren 30. art., 1415/2004 EDaren 10. art.)
Lan Autonomoaren Lege berriak ehunekoa murrizten du, baldin eta likidazio-betebeharrak betetzen badituzte eta zor diren kuotak atzerapenarekin ordaintzen badituzte, betiere diru-sarrera egiteko epea amaitu ondorengo lehen hilabete naturalaren barruan egiten bada ordainketa. Hala bada, ehunekoa % 20tik % 10era igaroko da 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Legea indarrean jartzen denetik aurrera kuotak atzerapenarekin ordaintzeagatik honako errekargu hauek aplikatuko dira:
Gizarte Segurantzarekiko gainontzeko zorrei % 20ko errekargua aplikatzen zaie nolanahi ere, betiere horiek kuotak ez badira eta ordaindu gabe badaude.
3.- IN ITINERE ISTRIPUA LANEKO ISTRIPU GISA
(6/2017 Legearen 14. art., GSLOren 316.2. art.)
Langile autonomoei dagokienez, laneko istriputzat hartzen da bere kontura egiten duen lanaren zuzeneko eta berehalako ondorio gisa gertatzen dena. Eta laneko gaixotasuna da, berriz, lan horren ondorioz hartutakoa, laneko gaixotasunen zerrendarekin bat etorriz.
Legearen arabera laneko istripua ere bada jarduera egiten duen tokira joatean edo handik itzultzean gertatutakoa, eta langile autonomoak jarduera egin ohi duen establezimendua da hori, betiere bere egoitza ez bada eta jarduera ekonomikoari atxikita deklaratu badu zerga-ondoreetarako.
4.- KOTIZAZIO-OINARRIA URTEAN 4 ALDIZ ERE ALDATZEKO AUKERA
(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 2.a, 2064/1995 EDaren 43 bis art. berria)
Langile autonomoek kotizazio-oinarria urtean lau aldiz aldatzeko aukera ematen du legeak.
2018ko urtarrilaren 1etik aurrera martxoaren 31, ekainaren 30, irailaren 30 eta abenduaren 31 baino lehen eskatu ahal izango dute hori, eta ondorioak hurrengo urteko apirilaren 1ean, uztailaren 1ean, urriaren 1ean eta urtarrilaren 1ean izango ditu, hurrenez hurren. Horri esker, kotizazioak hobeto egokitu ahal izango dira langile autonomoaren diru-sarreretara.
Itsasoko Langileen Araubide Bereziko lehen kotizazio-taldeko norberaren konturako langileei ere aplikatuko zaie hori.
5.- KUOTA LAN EGINDAKO EGUNENGATIK ORDAINTZEKO AUKERA
(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 1., 2. eta 9.a, 84/1996 EDaren 46. art., 2064/1995 EDaren 45. art., Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen 22.7 art.)
Legeak aukera ematen du, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, kide egiteko eta hiru alta eta baja ere emateko urte natural bakoitzaren barruan, ondoreak data horietan edukita; hori horrela, hilabete horietan lan egindako egunengatik bakarrik ordainduko dute, eta hileko kuota finkoa 30etan zatituko da.
Urteko gainontzeko alta eta bajek lehengo eragin bera izango dute, hilabetearen lehen egunetik.
6.- 12 URTETIK BEHERAKOAK ZAINTZEAGATIKO HOBARIA
(6/2017 Legearen 5. art., 20/2007 Legearen 30. art.)
Lan Autonomoaren Lege berriak hobetuta mantentzen du, seme-alabak zaintzeari dagokionez (12 urtetik beherakoak dira orain), Autonomoen Araubide Bereziko gutxieneko kotizazio-tasa norberaren konturako langilearen batez besteko oinarriari aurreko 12 hilabeteetan aplikatuta ateratzen den kuotaren % 100eko hobaria.
Amaitzen bada, ez du onura galduko, baldin eta autonomoak beste pertsona bat kontratatzen badu gehienez 30 eguneko epean. Bestela eta 3 hilabetetara iritsi ezean, galdu egiten du.
Kontratazioa lanaldi partzialekoa bada, hobaria % 50ekoa izango da.
Autonomo onuradunak 6 hilabetez egon beharko du alta emanda hobaria jaso ondoren; horrela egin ezean, itzuli egin beharko du.
Lege berriak berariaz adierazten du hobaria modu berean aplikatuko zaiela Itsasoko Langileen Araubide Bereziko 1. kotizazio-taldean dauden norberaren konturako langileei.
7.- HOBARIA AMATASUN, AITATASUN ETA BESTE BATZUENGATIKO ATSEDENALDIAN
(6/2017 Legearen 6. art., 20/2007 Legearen 38. art.)
Lan Autonomoaren Legeak onura horrekin bateragarria den hobari-kasu bat gehitu du (kuotaren % 100ekoa ere bai) amatasun, aitatasun, adopzio, adoptatzeko xedea duen zaintza, harrera, haurdunaldiko arriskua edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatik Itsasoko Langileen lehen kotizazio-taldeko autonomo eta norberaren konturako langileentzat.
Atsedenaldiak hilabetekoa izan behar du gutxienez.
Baina oraingoan hobaria ez dago kontratazio bati lotuta.
Kasu horretan hobaria honako kuota honi aplikatuko zaio: dagokion araubide bereziko nahitaezko kotizazio-tasa aurreko 12 hilabeteetan (edo epe txikiagoan, hala badagokio) langileak izandako batez besteko oinarriari aplikatuta ateratzen dena.
8.- SENIDEAK KONTRATATZEAGATIKO HOBARIAK
(6/2017 Legearen 7. XG eta Azken Xedapenetatik 6.a eta 10.a, 20/2007 Legearen 10. eta 13. XG, GSLOren 12.2 art.)
Langile autonomoaren senideek, autonomo gisa aldi berean alta ematen badute eta haiekin elkarlanean aritzen badira, gutxieneko kuotaren % 50eko hobaria dute 18 hilabetez eta % 25ekoa hurrengo 6 hilabeteetan (20/2007 Legearen 35. art.).
Ondore horietarako, Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen Legeak bikote bat hobarirako eskubidea edukitzeko izatezko bikotetzat hartzeko baldintzak arautzen ditu. Izatezko bikotea hau da horien arabera: ezkontzakoaren antzeko afektibitate-harremanarekin eratutakoa, ezkontzeko ezintasunik eta beste pertsona batekin ezkontza-loturarik eduki gabe, betiere gutxienez 5 urteko bizikidetza egonkorra eta nabarmena egiaztatzen badute erroldatze-ziurtagirian, eta hala direla egiaztatzen badute autonomia-erkidegoko edo udaleko erregistroren bateko inskripzio-ziurtagiriaren bidez edo dokumentu publiko bidez.
Halaber, 10. Xedapen Gehigarriak honako onuradun hauek ezartzen ditu: «langile autonomoen ezkontidea, izatezko bikotekidea eta senideak, odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arte, hura barne, eta, hala badagokio, baita adopzio bidezkoak ere, baldin eta Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian sartzen badira, betiere horretan ez badira alta emanda egon aurreko 5 urteetan eta haiekin elkarlanean aritzen badira dena delako jardueran lanak eginez, eta Itsasoko Langileen Araubide Bereziko norberaren konturako langileenak barne».
Eta hobaria jaso ahal izateko aurretik haren onuradun ez izateko eskakizuna ezabatzen du.
Gainera, ahaideak besteren kontura mugagabe kontratatzen dituen langile autonomoaren aldeko hobari berri bat ere gehitzen du.
Ondore horietarako, ezkontidea, aurreko ahaideak, ondorengo ahaideak eta odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko gainerako senideak, bigarren mailara artekoak, hartzen dira kontuan. Gertakari arruntengatiko enpresa-kuotaren % 100a da hobaria, urtebetez.
Bete beharreko baldintza da aurreko 12 hilabeteetan kontratuak ez iraungitzea kaleratze objektiboagatik, bidegabe jotako kaleratzeagatik edo zuzenbidearen kontrako kaleratze kolektiboagatik, eta kontratua egin ondorengo 6 hilabeteetan enplegu-maila mantentzea.
Enplegu-maila kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko kaleratze objektiboak, bidegabetzat jotako kaleratzeak edo zuzenbidearen kontrako kaleratze kolektiboak. Ez dira kontuan hartuko, orobat, langileen dimisioa, heriotza edo ezintasun iraunkorra, osoa, absolutua edo baliaezintasun handia dela-eta gertatzen diren azkentzeak, ezta hitzartutako denbora amaitzea edo kontratuaren xede den lana edo zerbitzua egitea edo frogaldian indargabetzea ere.
Autonomoek besteren konturako langile gisa zailtasun bereziak dituzten 30 urtetik gorako seme-alabak kontratatzeko jada dagoen aukera zabalduko zaie gutxienez % 33 eta gehienez % 65eko desgaitasun-maila aitortuko desgaitasun fisikoa edo zentzumenezkoa dutenei. Horrela bada, orain kontratatu ahal izango dituzte 30 urte baino gutxiago dituzten seme-alabak edo adin hori baino gehiago dutenak, baldin eta garun-paralisia, buruko gaixotasuna edo gutxienez % 33ko mailako desgaitasun intelektuala badute, gutxienez % 33 eta gehienez % 65eko mailako desgaitasun fisiko edo zentzumenezkoa badute, edo gutxienez % 65eko desgaitasun fisiko edo zentzumenezkoa badute.
9.- EPEZ KANPOKO DIRU-SARRERENGATIKO ERREKARGUA TXIKIAGOA IZANGO DA LEHEN HILEAN
(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 3.a eta 1. art., GSLOren 30. art., 1415/2004 EDaren 10. art.)
Lan Autonomoaren Lege berriak ehunekoa murrizten du, baldin eta likidazio-betebeharrak betetzen badituzte eta zor diren kuotak atzerapenarekin ordaintzen badituzte, betiere diru-sarrera egiteko epea amaitu ondorengo lehen hilabete naturalaren barruan egiten bada ordainketa. Hala bada, ehunekoa % 20tik % 10era igaroko da 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Legea indarrean jartzen denetik aurrera kuotak atzerapenarekin ordaintzeagatik honako errekargu hauek aplikatuko dira:
Gizarte Segurantzarekiko gainontzeko zorrei % 20ko errekargua aplikatzen zaie nolanahi ere, betiere horiek kuotak ez badira eta ordaindu gabe badaude.
10.- JARDUERA-ANIZTASUNEKO GEHIEGIZKO KOTIZAZIOAK OFIZIOZ ITZULIKO DIRA
(6/2017 Legearen 2. art., GSLOren 313. art.)
Lan Autonomoaren Legeak itzulketa hori instituzionalizatzen du GSLOren 313. artikuluko 1 zenbaki berrian, eta xedatzen du, hemendik aurrera, itzulketa ofizioz ordainduko duela Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak hurrengo ekitaldiko maiatzaren 1a baino lehenago. Itsasoko Langileen Araubide Bereziko lehen kotizazio-taldeko langileei ere zabaldu die hori. (47/2015 Legearen 8.2 art.)
11.- JARDUERA ETA ERRETIRO-PENTSIOAREN % 100 BATERAGARRI EGITEKO AUKERA
(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 5.a, GSLOren 214. art.)
Erretiro-pentsioa bateragarria da norberaren edo besteren konturako lanarekin, hasieran aitortutako zenbatekoaren % 50ean.
Norberaren konturako lanari dagokionez, bateragarritasun hori dago kontratatutako langilerik eduki ez arren.
Legeak aukera ematen du norberaren konturako lana eta erretiro-pentsioaren % 100a bateragarri egiteko, betiere gutxienez besteren konturako langile bat kontratatzen bada.
12.- AMATASUN ETA AITATASUNAGATIKO PRESTAZIOAK ARAUTZEN DITUEN OINARRIA ALDATU DA
(6/2017 Legearen Azken Xedapenetatik 4.a eta 13.b, GSLOren 318.a art., 47/2015 Legearen 24.1 eta 25.1 art.)
Aurreko sei hilabeteetako kotizazio-oinarrien baturaren eta 180ren edo, gutxiago badira, alta emanda egondako egunen arteko zatiketa eginda ateratzen den oinarri arautzailearen % 100 izango dira amatasun eta aitatasunagatiko prestazio ekonomikoak, 2018ko martxoaren 1etik aurrera.
Itsasoko Langileen Araubide Bereziko lehen kotizazio-taldeko norberaren konturako langileei ere aplikatuko zaie hori.
Aldi baterako ezintasuneko prestazioen berdinak izango dira ordura arte.
13.- AUTONOMO SOZIETARIOEN GUTXIENEKO OINARRIA
(6/2017 Legearen 12. art., GSLOren 312. art.)
Autonomo sozietarioak ekitaldiaren uneren batean aldi berean gutxienez besteren konturako 10 langile kontratatuta eduki dituztenak direnez, gutxieneko kotizazio-oinarria ekitaldi bakoitzeko Aurrekontu Legean zehaztuko da.
14.- PFEZ-EKO GASTU KENGARRI BERRIAK: HORNIDURAK ETA MANTENUA
(6/2017 Legearen 11. art., 35/2006 Legearen 30.2.5 art., 439/2007 EDaren 9.B.1.b art.)
PFEZean zuzeneko estimazioan etekin garbia zehazteko gastuen artean jasoko dira honako hauek, 2018tik aurrera, lehendik jada deduzitzen ziren aseguru-primekin batera:
– Jarduera ekonomikoari partzialki atxikitako ohiko etxebizitzaren hornidurak (ura, gasa, elektrizitatea, telefonia eta Internet, besteak beste), etxebizitzan jarduerara bideratutako metro karratuen zati proportzionalaren % 30etan.
– Jarduera egitean izandako janari eta ostatuko mantenu-gastuak, edozein bide elektronikoz ordainduak, langileentzat ezarritako zenbateko berean, hau da, 26,67 euro eguneko gastua Espainian egiten bada edo 48,08 euro atzerrian bada.
15.- AUTONOMOEN ESKUBIDE KOLEKTIBOAK ETA PRESTAKUNTZA HOBETU DIRA
(6/2017 Legearen 8., 9., 10., 13. art., 2. XG eta Azken Xedapenetatik 8.a, 20/2007 Legearen 19., 21., 22. art. eta 12. XG)
Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen Legeak hobetu eta handitzen ditu langile autonomoak ordezkatzen dituzten elkarteen ahalmenak.
Halaber, langile autonomoen lanbide-elkarteak oro har ez ezik, Estatuan zein erkidegoko eremuan ordezkaritza handiena duten sektorearteko langile autonomoen elkarteak, konfederazioak, batasunak eta federazioak ere hartzen dira onura publikotzat.
Eta erkidegoko eremuko Lan Autonomoaren Kontseiluak ere sartzen dira Lan Autonomoaren Kontseiluaren osaeran. Urtebeteren buruan eratu eta abian jarriko da hori. Kontseiluko ordezkaritza ere zehaztu da.
Autonomoen enplegurako lanbide-heziketari dagokionez, autonomoak eta ekonomia soziala ordezkatzen dituzten sektorearteko erakundeek parte hartuko dute haien beharrak hautemateko, diseinatzeko, programatzeko eta zabaltzeko eginkizunean.
Era berean, sektorearteko langile autonomoak ordezkatzen dituzten elkarteek eta ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalek zein enpresarialek kolektibo horren informazio eta prestakuntzarako programak egin ahal izango dituzte laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Administrazio Publikoek sustatuko dituzte horiek. Laneko Segurtasun eta Osasun Batzorde Nazionalean ere parte hartu ahal izango dute.