Itzuli

Laneko jazarpen sexuala borrokatzeko prebentzio-prozedurak

Gure Esperientzia Partekatua izeneko egitasmoaren barruan, esperientzia berriak aurkezten dizkizuegu. Oraingoan, Laneko jazarpen sexuala eta sexista borrokatzeko prebentzio-prozedurak eta horien aplikazioak jasotzen dituztenak. 

Gure Esperientzia Partekatua egitasmoak aurrera darrai. Aurreko urteetan Mutualia sarietara aurkeztu diren proiektuak partekatu nahi ditugu gure enpresekin, eta bide bat ireki besteek laneko arriskuen prebentzioaren arloan izan dituzten #LapEsperientziak eta bizipenak gainerakoei kontatzeko.

Orain arte, Gure Esperientzia Partekatuan zera erakutsi dizuegu, zein proiektu aurkeztu ziren laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa, garapen teknologikoa edo berrikuntza ataletan, Mutualia Sarien zazpigarren edizio honetara.

Oraingo honetan, zenbait fitxa erakutsiko dizkizuegu, Laneko jazarpen sexuala eta sexista borrokatzeko prebentzio-prozedurak eta horien aplikazioak jasotzen dituztenak.

 

 

Ez dugu nahi gure Gure Esperientzia Partekatua ekimena argitalpen horietara mugatzea; Mutualiako Prebentzio Sailetik, konpromisoa hartzen dugu esperientzia arrakastatsuen trukea modu aktiboan sustatzeko. Bazkidetutako enpresak animatzen ditugu, nahi izanez gero, besteak parte harraraztera, laneko arriskuen prebentzioaren arloan: euren esperientzia eta bizipenak partekatu ditzaten, Mutualiako Prebentzio Aholkularitzarekin harremanetan jarrita. Halaber, gogorarazten dizuegu urriaren 15ean amaituko dela Mutualia Sarietara hautagaitzak aurkezteko epea.

 

prevencion@mutualia.es

944 042 105 / 943 440 526 / 945 009 077

Lotutako berriak