Joan den larunbatean, ekainaren 27an, argitaratu zen 2020ko 24/2020 Errege Dekretua, besteak beste, LAEBean eta ILEBean sartuta dauden autonomoen kolektiborako prestazio berriak arautu dituena, eta, EAOn argitaratuta, ekainaren 27ko larunbatean bertan indarrean sartu zena:
· 8. art. Kotizazioetan salbuestea, ekainaren 30ean ezohiko LAJE jasotzen ari direnentzat, uztaileko (%100), abuztuko (%50) eta iraileko (%25) hilabeteetan.
· 9. art. LAJE prestazio berria, uztailaren 1etik irailaren 30era arte ekainaren 30ean ezohiko LAJE jasotzen ari direnentzat eta orain ezarritako eskakizunak betetzen dituztenentzat. Eskaera uztailaren 15a baino lehen egiten bada, uztailaren 1etik aurrera ordainduko zaio prestazioa. Bestela, eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera kobratuko dute
· 10. art. Ezohiko LAJE prestazio berria sasoi jakin baterako langileentzat, betiere, baldin eta artikulu honetan ezarrita dauden eskakizunak bete badira eta uztailaren 15a baino lehenago eskatu bada. Egun horretaz geroztik eskatzen dutenek eskaerako hurrengo egunetik jasoko dute.
Prestazio berriak arautzeko hiru artikuluak atxiki ditugu, informazioa eskatzen duten autonomoei jakinarazi ahal izan diezaiegun.
· Horrez gain, prestazio berriek aipatzen dituzten Gizarte Segurantzako Lege Orokorreko 330.1 eta 338. artikuluak kopiatu dizkizuet.
COVID-19aren eraginez jarduera eteteagatiko ezohiko prestazioa luzatzeko eskaera
Sasoiko langile autonomoentzako Jarduera Eteteagatiko Ezohiko Prestazio Eskaria