Itzuli

MUTUALEX EPAIA 2021EKO UZTAILA

Epai Judiziala

Auzitegi Gorenak, 2021eko maiatzaren 27ko epaian (Auzitegi Gorenaren 2264/2021 Epaia), egokitzat jo du lanera sartzean langileek garaiz ez fitxatzearen ondorioz eratu gabeko soldata ez ordaintzea, eta ebatzi du hala egitea ez dela hartzekoagatiko isuna, ez eta zehapen bikoitza ere.

Auzi honetan, aztergaia da Auzitegi Gorenak 2021eko maiatzaren 27ko epaian egin zuen balorazioa, argitu behar zuena ea enpresek contact centereko hitzarmen kolektiboaren babesean egin dezaketen enpresa-praktika hartzekoarekiko falta bat den ala ez; alegia, ez ordaintzea euren lanpostuetara joatean enplegatuen atzerapenengatik lan-zerbitzurik eman gabeko denborari dagokion ordainsaria. Hartzekoarekiko isuna izan daitekeen balioetsi ez ezik, zehapen bikoitza ere ba ote den ebatzi du. Kasu hau contact centereko hitzarmen kolektiborako eta bertan sartzen diren enpresetarako aztertu da.

Hitzarmen kolektiboan, puntualtasun-falta zigortzeko moduko jokabidetzat jotzen da; jokabide hori arina, larria edo oso larria izan daiteke, eta dagozkion zehapenak araututa daude. Diziplina-zigorrak ezarri baino lehen, ohartarazteko gutun bat bidaltzen zaie behin eta berriz garaiz iritsi ez diren langileei. Sektore horretan, zaila da atzerapen horiek beste lan-txanda batzuetan egindako lanarekin berdindu ahal izatea.

Enpresaren eta bezeroen arteko merkataritza-kontratuak orduen arabera hitzartzen dira, baita ordu erdien arabera ere; hori dela eta, langileen justifikaziorik gabeko atzerapenak kalteak ekar diezazkioke enpresari, eta galera ekonomikoak eragin.

Sindikatu demandatzaileek alegatu dutenez, sarrera-fitxaketan izandako atzerapenak langileen hileko nominetatik zuzenean deskontatzea aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan aurreikusi gabeko zehapena da, eta Langileen Estatutuaren 58.3 artikuluak debekatzen duen hartzekoarekiko isun estalia eragin du; izan ere, Hitzarmenean aurreikusita dagoen lanaldia urtekoa da, eta denbora-tarte horiek beste une batean berreskura daitezke. Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak honela zehaztu du hartzekoarekiko isunaren kontzeptua: enplegatzaileak kontratua bete ez duen langileari ezartzen dion zehapena, langileak egiaz eratu duen soldata-kontzeptu jakin bat galtzea dakarrena. Langileak lan-zerbitzua emateko betebeharra zuen denbora-tartean, inolako justifikaziorik gabe, lanik egin ez duen bitartean, lan-kontratua sinalagmatikoa izateak berez dakar soldatarik ez eratzea, eta horrek ez du eragiten ondorioz hartzeagatiko isunik. Aztertutako hipotesian, langileak ez du soldata hori jasotzeko eskubiderik, langileari soilik egotz dakiokeen arrazoiren batengatik ez duelako zerbitzurik eman. Areago, enpresaburuari soilik egotz dakiokeen arrazoiren batengatik zerbitzurik eman ez denetan bakarrik ordainduko da soldata.

Halaber, epaiak aztertu du aplikatu beharreko hitzarmen kolektiborako aurreikusi dela langileak txanda jakin batzuei atxikita egotea, ordutegi jakin batekin, eta sartzean eta irtetean fitxatu beharra izatea; are gehiago, akordio bat ere badago, zeinaren arabera, dei-egileak deia txanda amaitu ostean egin baldin badu, soberako denbora langileen atsedenaldi gehigarriarekin berdindu ahal izango den, ordutegia berdintzeko aurreikusitako kasu bakarra baita, langileen aldekoa.

Zigor bikoitza izateari dagokionez, Auzitegi Gorenak ez dio iritzi zehapen hori badagoenik, puntualtasun falta kontratua ez-betetzea delako, eta, kalifikazio hori gorabehera, ez dago behartuta langileak hari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik zerbitzurik eman gabeko denborari dagokion soldata ordaintzera, eta ez du horregatik horrekin zehapen bikoitzik egingo; izan ere, langileak puntualtasun-hutsegiteak egin baldin baditu, kaltea eragin dio enplegatzaileari, contact centereko enpresa bat den horri, bezeroekin hitzartutako ordutegi-tarteetan zerbitzua eman behar baitu, eta horrek kalte ekonomiko handia eragiten baitio; kontratua ez betetzea da hori.

Ildo berean, hitzarmenaren barruan senide jakin batzuei kontsulta medikoetara laguntzeko baimen justifikatuak eta ordaindu gabeak daudela ere balioztatu du, horietan ordainsaririk eratu gabe. Auzitegi Gorenak dio, are arrazoi handiagoz, ez dela ordainsaririk eratuko absentzia justifikatu gabea baldin bada.

Kasu honetan ez dago hartzekoagatiko isunik, ez baita soldatarik sortu, eta ez da contact centereko hitzarmen kolektiboarekin lotutako zehapen bikoitza. Hori dela eta, enpresak zuzenbidearen arabera jokatu du, justifikaziorik gabe eta langileari soilik egotz dakiokeen arrazoiren batengatik lan egin gabeko denborari dagokion soldata kendu baitu nominetatik.

Lotutako berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK