consulta
Itzuli

Mutualex-Kontsulta juridikoa 2026ko Martxoa

SORTZEN AL DA OPORRIK GURASOEN BAIMENEAN? 

Langileen Estatutuko 48.bis artikuluak zortzi asteko gehieneko gurasoen baimena jasotzen du, ondoz ondoko edo aldizkako asteetan, semea, alaba edo urtebetetik gorako denboran harreran dagoen adingabea zaintzeko, adingabeak zortzi urte betetzen dituen arte. Baimena denbora osoan edo partzialean erabil daiteke.  

Auzitegi Goreneko Lan-arloko Salaren Osoko Bilkurak, 2026ko urtarrilaren 26ko epaian, gurasoen baimenari buruzko gai bat ebatzi du: ea baimena erabili bitartean oporrik sortzen denetz.  

Auzitegi Gorenak erabakitzen duenez, bizitza pertsonala, familiarra, laborala edo profesionala kontziliatzeko baimen bat, eta halakoxea da gurasoen baimena, erabiltzearen ondorioz lan-kontratuaren etenaldia benetako lan-denboratzat hartu behar da, aldi hori oporraldien iraupena zehazteko ondorioetarako. 

Adierazten duenez, Espainian batera daude adingabea jaio eta zaintzeagatiko baimena eta zortzi asteko gehieneko gurasoen baimena, zortzi urtetik beherako semea edo alaba zaintzeko. Bere iritziz bi baimenak sartzen dira aplikatu beharreko Europako Zuzentarauak (2019/1158 Zuzentaraua) «gurasoen baimena kontziliatzekoa» deitutakoan. 

Auzitegiak arrazoitzen du Langileen Estatutuko 48 bis artikuluko gurasoen baimenak arlo horretan jaiotzeagatik eta adingabea zaintzeagatik dagoen baimenaren tratamendu bera eduki behar duela, Erkidegoaren gurasoen baimenaren esparruan sartzen baita, nahiz eta, Espainiako Zuzenbiderako transposizioan, bi baimenek araudi bera ez duten. Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren 2018ko urriaren 4ko Epaiak —Dicu (C-12/17) «amatasun-baimena»ri dagokionez (Espainiako baliakidea jaiotzeagatik eta adingabea zaintzeagatiko baimena da)— puntu horretan finkatutako doktrina Langileen Estatutuko 48 bis artikuluko gurasoen baimenari hedatu behar zaio. 

 

Iñaki Esnal Zalakain    


Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua      

Lotutako berriak