- Bikaintasuna lortu du, 100etik 95eko nota orokorra jasota, eta, ondorioz, A+ kalifikazioa eskuratu du.
- Mutualia da zentro asistentzial guztietan kalifikazio gorena lortu duen lehen erakunde sanitarioa.
Mutualiak arrakastaz amaitu du humanizazioaren arloko birziurtatze-prozesua, eta sendotu egin du pertsonetan oinarritutako arreta-eredua; izan ere, eredu hori antolakunde-kulturaren parte da dagoeneko.
Ebidentziak sakon aztertu eta 2025eko azaroan egindako aurrez aurreko bisita baten ondoren, Mutualiak % 95eko nota orokorra jaso du, hau da, A+ kalifikazioa. Emaitza horrek aurrerapen nabarmena dakar 2023ko hasierako ziurtagiriarekin alderatuta, eta entitatea heldutasun-maila aurreratuan dagoela erakusten du.
Txostenak nabarmentzen du Mutualiako humanizazioa eredu sendoa dela, koherentea, eta kulturan, prozesu asistentzialetan eta gobernantza-egituretan erabat integratuta dagoela.
Ebaluatzaileek alderdi erabakigarrietako (hala nola pazienteen eta haien ingurukoen arreta) jardun bikaina eta profesionalak zaintzeko eta babesteko esparru sendoa goraipatu dituzte. Gainera, arrakastaz txertatu da “Soluzio teknologiko eta digitalak” dimentsio berria, ikusgarri egiten duena berrikuntza teknologikoa zer-nola jartzen den esperientzia asistentzialaren eta efizientziaren zerbitzura.
Humans Fundazioaren ondorioen arabera, mugarri horrek antolakunde osoak hartutako konpromisoa baliozkotzen du; alegia, emandako arretan oreka izatea bikaintasun klinikoaren eta tratu atseginaren eta administrazio-eraginkortasunaren artean.
