POSTER Comunicación Hacia una gestión integral del riesgo
Itzuli

MUTUALIAK ASISTENTZIAREN KALITATEARI BURUZKO ESPAINIAKO ELKARTEAREN I. BILTZAR BIRTUALEAN PARTE HARTUKO DU

congresoSECA2020

Urriaren 27an, 28an eta 29an, MutualiaAsistentziaren Kalitateari buruzko Espainiako Elkartearen (SECA) I. Biltzar Birtualean parte hartuko du, asistentziaren kalitatean izandako azken aurrerapenak ezagutzeko, beste erakunde batzuen jardunbide egokietatik ikasteko eta, aldi berean, bereak zabaltzeko. 

Zaragozan egitekoa zen SECAren XXXVIII. Biltzarra, baina 2021era atzeratu dute, COVID-19ak eragindako arrazoiengatik. Horren ordez, I. Biltzar Birtuala egingo da, “Kalitatea COVID-19aren aurrean: eraldaketarako aukera bat” lelopean. 

Mutualiaren presentzia etengabea izan da azken urteotan biltzar horietan, eta gure jardunbide egokiak zabaltzeko komunikazioak ekarri ditu beti. Aurten, Mutualiak honako komunikazio hauekin parte hartuko du, Batzorde Zientifikoak onartuak guztiak: 

  • Arriskuaren kudeaketa integral baterantz”. Batzorde Zientifikoaren ebaluazioan jasotako notaren ondorioz, hautatu egin da biltzarreko plataforma birtualean erakusteko, eta saria jasotzeko aukera du. 
  • Pazienteen Segurtasunaren Nazioarteko Eguna: mugarri bat pazienteen segurtasunaren arloko kultura eta prestakuntza sustatzeko”. Onartutako komunikazioa; komunikazio-liburuan sartuko da. 
  • COVID-19ak eragindako alarma-egoera deklaratu ondoren errehabilitazio-zerbitzuan hartutako prebentzio-neurriak”. Onartutako komunikazioa; komunikazio-liburuan sartuko da. 
POSTER Comunicación Hacia una gestión integral del riesgo

Programa osoa: https://calidadasistencial.es/programa/ 

Lotutako berriak