MUTUALIA FIRMA EL PACTO LOCAL POR LA CONCILIACION Y LA CORRESPONSABILIDAD
Itzuli

MUTUALIAK KONTZILIAZIOAREN ETA ERANTZUKIDETASUNAREN ALDEKO TOKIKO ITUNA SINATU DU  

Lourdes Gondrak, Mutualiako gerente kudeatzaileak, Kontziliazioaren eta Erantzunkidetasunaren aldeko Tokiko Hitzarmena sinatu du, Bilboko Udalak gizarte berdinago, jasangarriago eta inklusiboago baterantz aurrera egiteko bultzatutako ekimena.  

Helburua da lan-bizitzaren, bizitza pertsonalaren eta familia-bizitzaren arteko oreka sustatzea, baita zainketen banaketa bidezkoagoa ere, Mutualiaren Berdintasun Planetan jasotzen den berdintasunaren eta kontziliazioaren arloan egiten ari garen lanarekin bat etorriz. 

Borondatezko atxikimendu horrekin, Mutualiak bere gain hartzen ditu itunean ezarritako printzipio, helburu eta konpromisoak: 

  1. Bizi-beharretara egokitutako inguruneak, zerbitzuak eta prozesuak bultzatzea. 
  2. Pertsonak babesteko neurriak ezartzea. 
  3. Zaintza-lanetan gizonen inplikazioa bultzatzea. 
  4. Balio- eta kultura-aldaketa sustatzea, zaintza gizarte-lehentasuntzat duten ekintza berritzaileen bidez. 

Bilboko Udalak, bere aldetik, konpromiso hauek hartzen ditu: 

  1. Toki Itunaren esparruan jarduerak bultzatu eta koordinatzea. 
  2. Kontziliazioko eta erantzukidetasuneko jardunbide egokien aitorpen publikoa sustatzea. 

Ituna funtsezko urratsa da lan-ingurune malguagoak eta arduratsuagoak sustatzeko, eta erakundeak, enpresak eta gizarte-eragileak inplikatzen ditu pertsonak erdigunean jartzen dituen baterako konpromisoan. Hala, Mutualiak zeregin aktiboa du kontziliazioaren kudeaketan, eta zuzeneko eragina du gure erakundean eta gizartean. 

Lotutako berriak