Itzuli

MUTUALIAk min lunbarrari buruzko 2 txosten aurkeztuko ditu NASS elkartean (North American Spine Society)

Lehenengo aldiz, Mutualiak Bizkarrezurraren Ipar Amerikako Elkartearen (NASS) kongresuan parte hartuko du urrian, Chicagon. Jaime Díaz de Atauri, Oscar Zabalza eta Mikel Ayala doktoreek Spine Care Award sarira proposatutako beren lanak aurkeztuko dituzte, min lunbarrari aurre egiteko protokoloaren erabilerak eragindako eraginkortasunari buruzkoak.

Lehenengo azterlana 2012an abiarazi zen eta Mutualian ezarritako protokoloak baja-adierazpenean eta haren iraupenean nolabaiteko hobekuntza eragiten duela islatzen du, baita tratamendu errehabilitatzailearen preskripzioan bertan ere.

Bigarrenaren bitartez, 2014. urtean artatu ziren lunbalgia pazienteen kostu ekonomikoak aztertzen dira (laneko baja, farmazia, ospitalizazioa, kirurgia, errehabilitazioa, froga osagarriak eta ekintza medikoak); horretarako, min-patroien protokoloa (G1) erabili zen kasuak eta horrelakorik erabili ez zen kasuak (G2) alderatu dira, eta estatistika-desberdintasun esanguratsuak aurkitu dira.

Lunbalgia paziente baten batez besteko kostua: 1.149 € (G1: 1052, G2: 1.257). Kostu horren mediana: 642 € (G1: 619, G2: 672).

Laneko bajaren kostua kenduta, honako hau izan zen batez besteko kostua: 572 € (G1: 543, G2: 605), hau da, kostu osoaren ia erdia. Honako hauek dira batez besteko kostu handiena duten kapituluak, laneko bajaren kostuaz gain: osasun-laguntzari eta erizaintza-laguntzari dagokion kostua (premiazko kontsultak, lehen sorospenak eta hurrengoak,390 €); diagnostiko-frogen kostua (104 €); tratamendu ez kirurgikoen kostua (126 €); eta ospitaleratze- eta kirurgia-kostua (42 €).

Lotutako berriak