2018/11/06
Mutualiak Sanitatea Garatzeko eta Integratzeko Institutuak (IDIS) ematen duen sari gorena jaso du: Laguntza-kalitateko Bikaintasunaren QH 3 Izar ziurtagiria.
Mutualiak 2015ean jaso zuen Laguntza-kalitateko Bikaintasunaren QH ziurtagiria; izan ere, aintzatespena lortu zuen QH Izar 1 kategorian. 2016an, maila hobetzea lortu zuen: QH 2 Izar ziurtagiria.
Eta gaur, Mutualiak Sanitatea Garatzeko eta Integratzeko Institutuak (IDIS) ematen duen saririk gorena jaso du: QH 3 Izar ziurtagiria, mutualitateak laguntza-kalitatean eta etengabeko hobekuntzan egindako ahaleginaren aitorpen gisa.
Sari hauek ematen dituen erakundeak, Mutualiari maila-hobekuntza aitortzeko orduan, kontuan izan du mutualitateak eskuratutako sari eta ziurtagiri guztiak mantentzea eta horien indarraldia luzatzea lortu duela, eta beste sari bat gehiago irabazi izana, joan den edizioaren aldean: Informazioaren Segurtasunaren ISO 27001 ziurtagiria.
Euren burua ziurtagiri honen deialdira aurkezten duten erakundeek hurrengo aintzatespen-mailak izan ditzakete: oinarrizko zigilua, QH izar 1, QH + 2 izar edo QH + 3 izar: egiaztatzeko mailarik altuena, eta orain arte bakarrik 11 erakundek lortu duguna. Mailarik altuena lortu dugun 11 erakundeetatik 3 mutualitateak gara: Mutualia eta Unión de Mutuas (zentro guztientzako lortu dugu egiaztagiria) eta Asepeyo (bi ospitaleentzat lortu du egiaztagiria: Coslada eta San Cugat).
Edizio honen sari-banaketaren ekitaldia gaur, azaroaren 6an, egin da, Madrilgo Villa Magna hotelean. Mutualiaren izenean, Víctor Etxenagusia, Verónica Huidobro, Miguel Ángel Ulibarrena, Jesús Martínez eta Luis Canel bertaratu dira.
Ziurtagiri hauek agerian jartzen dute Mutualiak laguntza-kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin daukan konpromisoa (gure bezeroei, aliatuei eta gizarteari, oro har, dagokienez).