
Mutualiarentzat, oso garrantzitsua da osasuna zaintzea. Hainbat faktoreren ondorioz egin dezake okerrera osasunak: bizimodu sedentarioa, lanean zamak manipulatzea, jarrera behartuak, mugimendu errepikatuak, elikadura-ohiturak, adikzioak eta genetika. Hori dela eta, askotariko jarduerak garatu ditugu enpresetan ezartzeko.
HAUEK ESKAINTZEN DITU MUTUALIAK:
Enpresak kontutan hartu beharreko hasierako puntuetako bat, langileak zer egoeratan dauden jakitea da. Mutualiak, enpresek egin beharreko ekintzak zehazteko dituzten tresnei buruz aholkatzen du; gero, “Ohitura osasungarrien inkesta” egiten dugu, jarduerak eta lehentasunak ezartzeko.
Ariketa fisikoa egiteko ohitura hartuz gero, nabarmen murrizten dira langileek izan ohi dituzten gaitz muskuloeskeletikoak. Lan-jatorriko nahasmendu muskuloeskeletikoak minimizatzeko edo saihesteko egin da tailer hau.

Oraindik “gazte” garela esperimentu behar dira adinean aurrera egin ahala zentzumenetan eta mugimenduan gertatzen diren aldaketak. Osagai desberdinak dituen gailu bat jartzen dugu gure bazkideen eskura, adinaren ondoriozko etorkizuneko aldaketekiko sentsibilizatzen eta enpatizatzen laguntzen duena.
50 urte betetzen direnetik aurrera, aurreko urteetan baino askoz ere bizkorrago galtzen ditu giza gorputzak ahalmen fisikoak. Besteak beste, ikusmena, entzumena, sistema kognitiboa eta indarra murrizten dira. Lanpostuetako arrisku posibleak minimizatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko, zenbait neurri proposatzen dira infografia batzuen bidez; infografia horiekin batera, zenbait bideo daude.
Elikadurak gure bitzitzako etapa bakoitzean duen eraginaz eta nola gure osasuna haren menpe dagoen ohartarazi nahi du Mutualiak.
Jarduera hauetakoren batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin honen bidez.
Mutualia On eredua martxan jarri nahi baduzu, eskuragarri jartzen ditugun tresnak kontsulta ditzakezu: dokumentuak (eskuliburuak, fitxak), bideoak eta abar. Esate baterako, dokumentazio osagarria, “Muskuluak deskargatzeko” gure tailerreko bideoak, lan-eremuan adina kudeatzeari buruzkoak, elikadurari buruzkoak eta abar.