MUTUALIA ON!

Enpresa osasungarriaren eredua

Mutualian, enpresa osasuntsu eta osasungarri gisa garatzeko konpromisoan lagun egiten diegu enpresei, eta, Mutualia On Enpresa Eredu Osasungarriaren bidez, hura osatzen duten alderdietako bakoitzean helburuak ezartzen, planifikatzen eta jarduerak egiten laguntzen diegu.

mutualia on modelo empresa saludable

Mutualian, uste dugu enpresa jasangarrien balio nagusia pertsonen osasuna dela, eta lan-ingurunea oso leku egokia izan daitekeela pertsonen osasuna sustatzeko eta hobetzeko.

Pertsonen osasuna modu partekatuan kudeatzean oinarritzen da Mutualia On Enpresa Osasungarriaren Eredua. Haren bidez, Mutualiak, enpresek eta langileek helburu komun bat erdietsi nahi dute, zeina ez baita soilik kalte eta gaixotasunik ez egotea: langile guztien osasun eta ongizate fisikoa, mentala eta soziala hobetu nahi dugu.

Helburu hori lortzeko, funtsezko bost alderdi lantzea proposatzen du Mutualia ON ereduak. Hiru mailatan banatzen dira:

  1. Lan-giro fisikoa
  2. Pertsona zaintzea:
  3. Ingurunean parte hartzea

Atalen gainean klik eginez, Mutualia On Enpresa Osasungarriaren Eredua osatzen duten funtsezko alderdietan eskaintzen ditugun edukiak eta zerbitzuak ikus ditzakezu.

INSSTren eta laneko osasunaren sustapenaren arloan erreferentziazkoak diren beste erakunde batzuen informazio garrantzitsua biltzen den ataletara sartzea gomendatzen dugu, baita Enpresa Osasungarrien Espainiako Sarean parte hartzeko jarraitu beharreko prozeduran ere.

 

Mutualian ENPRESA OSASUNGARRI gisa garatzeko konpromisoan lagundu nahi diegu enpresei. 

Osasuna zaintzeko metodologia bat abian jartzen lagunduko dizugu, bai ENPRESAK bai enpresa osatzen duten PERTSONEK guztion ongizate fisiko eta mentalaren helburua bila dezagun, komunitateko parte-hartzea eta laneko giro fisikoaren zaintza lantzen dugun bitartean.  

Mutualia On eredua martxan jarri nahi baduzu, eskuragarri jartzen ditugun materialak kontsulta ditzakezu, edo hasieratik gida zaitzakegu. Zure enpresak proiektu hau edo antzeko beste bat martxan jarri badu, hura garatzen aurrera nola egin ere azalduko dizugu.  

Enpresa Osasungarriaren proiektuan laguntzea nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. 

 


    Irakurri dut eta ezagutzen dut datuak babesteko politika