Mutualiak MUTUALIA SARIAK antolatzen ditu bi urtean behin, CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALANekin elkarlanean, Mutualiako kide diren enpresa eta langile autonomoak aintzatetsi, zabaldu eta sustatu nahi dira, enpresa eta langile horiek nabarmendu direlako laneko arriskuen prebentzioaren arloan ikerketa, garapen teknologikoko edo berrikuntza proiektu bat garatu dutelako, edo aniztasuna kudeatzearen arloan enpresetan egindako ahaleginak eta praktika egokiak direla eta.
MUTUALIA SARIek bi kategoria dituzte:
Aurkeztutako proiektuek enpresetako eta haien inguruko pertsonen antolaketa, lan-baldintzak eta ongizatea hobetzen laguntzeko edozein esku-hartze prebentibo, produktu, sistema, tresna, irakaskuntza-material, soluzio teknologiko, kudeaketa-metodologia edo beste edozein jarduera berritzaile garatu dezakete.
Aurkezten diren proiektuek edozein esku-hartze garatu dezakete, prebentziokoa, prozedurazkoa, metodologikoa eta abar, lan-inguruneko aniztasunaren kudeaketa hobetzen laguntzeko. Proiektu horien xedea izango da lan baldintzak erakundea osatzen duten pertsonen ezaugarrietara egokitzea, jendea ez diskriminatzeko, besteak beste, genero, adin, arraza, hizkuntza edo aniztasun funtzionalagatik.
Ezagutu Mutualia Sarien 9. edizioa:
Mutualiak urtero antolatzen du Prebentzio-begiradak Lehiaketa. Lehiaketa parte hartu nahi duen edonorentzat zabalik dago, eta bere helburua laneko arriskuen prebentzioaren balioak edozein alderditan nabarmentzea da. Horren helburua da gizartea laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, eta guztien artean, lan-ingurune seguruagoak lortzea
Mutualiak saria ematen die laneko ezbehar kopurua murrizten laguntzen duten eta istripurik ez izateko azken helburua lortzeko lan egiten duten enpresei. Horretarako, bere enpresa elkartuen laneko istripu-tasak aztertzen ditu, eta enpresa onenak hautatzen ditu, sektorearen arabera, baldin eta 10 urteko epean ondorengo irizpideak betetzen badituzte:
Hiru hilean behin 11-13 urteko ikasleek Mutualiak Bilbon, Gasteizen eta Donostian dituen osasun zentroetara bisitak egiteko programa bat da. Helburu bikoitza dauka: gazteak laneko arriskuen prebentzio gaietan sentsibilizatzea eta lehen laguntzetako praktikak erakustea. Programa honetan parte hartzeko jar zaitez gurekin harremanetan.
Argazki erakusketa ibiltari bat da. Mutualiaren 2004ko lehenengo Argazki Lehiaketatik 2017. urtera arte aurkeztu dituzten lanen artean egindako hautapen batek osatzen du. 31 argazki daude, ikuspegi askotariko eta iradokitzaile batekin prebentzioaren garrantzia islatzen dutenak. Argazki bakoitzak bere azalpenezko testua dauka. Azken batean, gaiari buruz gogoeta egiteko gonbidapen bat da.