2016/05/30
1987tik, maiatzaren 31n OMEk Tabakorik gabeko Munduko Eguna antolatzen du, erretzeak eragiten dituen arriskuen inguruko kontzientzia sortzeko; izan ere, erretzeak 6 milioi pertsona baino gehiago hiltzen ditu urtero mundu osoan. Tabakismoak 60.000 bat pertsona hiltzen ditu urtero Espainian; horietatik, 1.500 erretzaile pasiboak dira. Europar Batasunean, bederatzigarren postuan dago erretzaileen ehunekoari dagokionez: %29; horietatik, erdiak (%40) 39 urtetik beherako pertsonak dira.
Erretzeak osasun arazo larriak dakartza, eta ustez erretzaileen %50en heriotza goiztiarra eragiten du; tabakoaren keaz inguratutakoei ere eragiten die, adibidez, umeei. Tabakoak minbizi kasuen %30 eragiten du, gaixotasun kardiobaskularren %20, eta buxadurazko arnas gaixotasunen %80.
Espainiako legediak orain dela 10 urte jarri zituen abian zenbait neurri (espazio publikoetan erretzeko debekua, mugak ezartzea salmentan eta publizitatean…), eta, ordutik, kontsumoak etengabe egin du behera. Tabakoak mendetasuna sortzen du, beste hainbat drogak bezala. Pertsona askok erretzeari utzi nahi diote, baina laguntza behar dute horretarako, eta herrialde gutxik egiten du lan horren alde. Ohitura hori alde batera uzteak onura ugari dakartza erretzailearentzat eta horren ingurukoentzat: