
Mutualiaren instalazioetan, ebakuntza-gelak ditugu hiru kliniketan: bi Bilboko Ercilla klinikan, hiru Donostiako Pakea klinikan eta bat Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitalean.
Azken belaunaldiko tresnak dituzte: mikroskopio kirurgikoa, ekografoa, bereizmen handiko artroskopia-sistemak, irudi-indartzaileak (x izpia) eta intubazio zailetarako fibroskopioak.
Traumatologiaren arloan mota guztietako kirurgiak egiten ditugu: karpo-kanalak, malguki-hatzak, epikondilitisa, kirurgia handi ez oso inbaditzaileak, nerbioen mikrokirurgia, hausturen murrizpen eta osteosintesiak, belauneko, sorbaldako eta eskumuturreko artroskopiak, lotailu gurutzatuak, artroplastiak eta hernia diskalak, besteak beste.
Profesional talde handi bat dugu, hala medikuz nola erizainez osatua, eta gure pazienteak profesionaltasunez eta gertutasunez artatzen dituzte.
“Zure egonaldia Ospitaleratze gunean” eta “Ebakuntza-gelara joan behar duzunerako” gidak.
ERCILLA- BILBAO
PAKEA- DONOSTIA
EHO-GASTEIZ