Lan-istripuagatiko eta lan-gaixotasunagatiko prestazioak eta gaixotasun arruntetik eta lanaz kanpoko istripuengatik eratorritakoak izapidetu eta ordaintzen ditugu, baita haurdunaldiaren eta edoskitze naturalaren arrisku prestazioak, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazioak eta langile autonomoen jarduera uzteagatiko prestazioak ere. Gure administrazio-lantaldeak esperientzia handia dauka medikuaren bajak eta prestazio ekonomikoak jasotzea eragiten duten beste egoera pertsonal batzuk kudeatzen; zure zalantza guztiei erantzungo diete, eta zure eskabidea betetzen lagunduko dizute.
Gure zerbitzu medikoek baja igorri badizute, Mutualiak bere gain hartuko du prestazio ekonomikoa, bajaren 2. egunetik aurrera (enpresari dagokio 1. eguna ordaintzea), medikuaren alta jasotzen den egunera arte.
Oro har, prestazioaren zenbatekoa kotizazio-oinarriaren % 75 da; iraupena 385 egunekoa da, gehienez ere, eta beste 180 egunez luzatzeko aukera dago.
Prozesua amaitu ondoren, ondorio baloragarriak (baremoa edo ezintasuna) edukiz gero, espediente bat izapidetuko da Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean (GSIN), eta horrek kalte-ordaina edo biziarteko pentsioa aitortu ahal izango du.
Gainera, lan-istripuagatik edo lan-gaixotasunagatik zenduz gero, Mutualiak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren araudian aurreikusitako prestazio ekonomiko guztiak (alarguntza-pentsioa, zurztasun-pentsioa, senideen aldeko prestazioak…).
Aldi baterako ezintasunen kasuan zuzeneko ordainketa eskatzeko inprimakiak
Enpresak kontingentzia arrunteko estaldura Mutualiarekin edukitzea erabaki duen kasuetan, lehen mailako arretako medikuak baja igorri badu lanaz kanpoko istripuagatik edo gaixotasunagatik, adibidez, gripe batengatik, kirola egiteagatiko lesio batengatik edo etxeko istripu batengatik, prestazio ekonomikoa (subsidioa) Mutualiaren kargura izango da, hala bere enpresaren bitartez ordainduta, nola, kasuaren arabera, bajan dagoen pertsonari zuzenean ordainduta.
Oro har, mediku-bajaren iraupena 365 egunekoa da, beste 180 egunez luza daitekeena. Baja aldian jasotzen den prestazio ekonomiko ondorengoa da:
Aldi baterako ezintasunen kasuan zuzeneko ordainketa eskatzeko inprimakiak
Haurdun dagoen emakume batek bere osasunerako edo umekiaren osasunerako arriskua dakarren lanpostu bat badauka, eta enpresan ezinezkoa bada lanpostua egokitzea edo langilearen egoerarekin bateragarria den beste lanpostu batera lekualdatzea, lan jarduna bertan behera geratuko da, eta Mutualiak subsidio bat ordainduko dio zuzenean; horren bitartez, bere kotizazio-oinarriaren % 100 kobratuko du.
Era berean, jaiotze-prestazioa eta adingabearen zainketarako prestazioa (amatasun-prestazioa delakoa) amaitu ondoren, langileak semearen edo alabaren edoskitze naturala mantentzen badu, arriskua dakarren lanpostu bat badauka, eta enpresan ez badago langilearen egoerarekin bateragarria den beste lanpostu bat, eskubidea dauka, halaber, edoskitzaroko arrisku prestazioa jasotzeko, adingabeak 9 hilabete bete arte, betiere, data horretara arte edoskitze naturalarekin jarraitzen badu.
Haurdunaldiko arriskuagatik eta edoskitzaro naturalagatik prestazioak eskatzeko inprimakiak
Gida PDF formatuan:Haurdunaldian laneko arriskua baloratzen laguntzeko gida berria
Langile batek lan-jardunaldia % 50 eta 99 bitartean murriztu behar duenean, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat (prestazioa erregulatzen duen araudiari erantsitako zerrenda batean jasota daude) duen adingabe bat etengabe zaintzeko, betiere, beste gurasoak lanari dagokionez aktibo jarraitzen badu, prestazio ekonomiko hau jaso dezake, murrizketan izandako diru-sarreren galera konpentsatzeko.
Langile autonomoek gauzatzen duten jarduera egiteari uztean jasotzen duten langabezia prestazioa da. Jarduera uztea ez-borondatezkoa izan behar da, araudiak ezartzen dituen arrazoi zehatzen eraginez, eta erabatekoa, langile autonomoen araubide berezian alta ematea eragin zuten jarduera guztiak etenda.
Prestazioaren hileroko zenbatekoa oinarri arautzailearen % 70 da, eta iraupena 4 eta 24 hilabete bitartekoa da, estaldura honetarako kotizazio zehatzeko aldiaren arabera. Gainera, Mutualiak Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordainduko du prestazioa jasotzen den aldi osoan.
Prestazio ekonomikoa eskatzea langile autonomoek jarduera uzteagatik inprimakia
Mutualiak babesa ematen du lan-istripu edo lan-gaixotasun baten ondorioz sor daitezkeen egoera zailen aurrean. Horregatik, Gizarte Segurantzaren kargura legez ezarritako prestazioen osagarriak eskaintzen ditugu, gizarte-laguntzarako daukagun funtsaren kargura.
Mutualiako gizarte-langileek modu indibidualizatuan aztertzen dute kasu bakoitza, arauz ezarritako behar bereziko egoeraren baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, laguntzak aitortzeko ardura duen Prestazio Berezien Batzordeari eskaera igortzeko.
Ezagutu gure gizarte-laguntzak.
Ordainketak hilaren 2tik 7ra artean egingo dira. Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue,
Prestazio ekonomiko bat eskatu nahi duzu? Behar duzun informazioa eta inprimaki guztiak zure eskura jartzen ditugu. Kontsultatu eta deskargatu. Prestazioen dokumentuak
Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.
Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.
OK