Itzuli

Gabon osasuntsuak ospatzeko aholkuak

ELIKADURA

Menu orekatua diseinatu: planifika itzazu otorduak menua orekatua eta askotarikoa izan dadin: sar itzazu frutak, barazkiak eta fruitu lehorrak, lagundu egingo baitizute digestio arinagoa izaten eta zure organismoaren defentsak ugarituko baitituzte. Azkenburuko gisa edo plater nagusiaren garnizio gisa jar ditzakezu.

Kontuz alkoholarekin: saia zaitez neurriz edaten, eta otorduetan; izan ere, kaloria hutsak besterik ez ditu ematen, eta digestio- eta nerbio-sistema kaltetu ditzake, epe laburrean. Gogora ezazu, orobat, asko edateak inork nahi ez duen hurrengo eguneko ajea eragiten duela…

Hidratatu zaitez: egun hauetan, edari alkoholdunez eta freskagarriez mukuru egoten dira gure mahaiak; baina ez ezazu ura ahaztu! Heste-igarotzea errazteaz gainera, janarekiko antsietatea murriztuko dizu. Saia zaitez 6-8 edalontzi ur edaten egunean. Nahi izanez gero, zukuak, infusioak edo zopa naturalak ere edan ditzakezu, horiekin ere hidratatuta egongo zara-eta.

Saihestu azukre gehiegi hartzea: gozoki batek guztioi egiten digu on, baina izan dadila bat eta bakarra! Ez ezazu tradiziozko gabonetako azkenburuko gehiegi jan. Turroiaz eta mazapanez gain, sasoiko frutak ere jan ditzakezu; laranjak, esate baterako: C bitamina emango dizute, eta asetze-efektua sorrarazi.

 

ARIKETA FISIKOA

Eguneroko ariketa fisikoko errutina aldatu egiten da ospakizun-egun hauetan; hala ere, oraindik ere bai baitituzu sedentarismoa alde batera uzteko tresnak. Adi: ez al dituzu opari guztiak erosi? Jantzi itzazu zapatilarik erosoenak; ibil zaitez hirian erritmo bizian, eta eskailerak igo eta jaisten badituzu, hobe. Ariketa aerobiko aparta da: kaloriak erre eta tentsioa zein kolesterol txarra jaitsarazteaz gainera, hesteak erregulatzen laguntzen du.

Eta animatuenentzat: zer deritzozue izotzetan irristatzeari edo urtarrilaren 1ean mendira joateari?

 

ONGIZATE PERTSONALA

Nutrizioari eta ariketa fisikoari jaramon egiteaz gainera, ezin dugu alde batera utzi gure ongizate pertsonala. Egun hauek emozio bizien eta antolakuntzaren ondoriozko estresaren iturri izan daitezke. Gure ongizate emozionala orekatuta izateko, zer hobeto ekitaldi bakoitza aurrez planifikatzea baino? Hurbileko pertsonez inguratu, hitz egin, barre egin, eta are eurekin ibilaldia egitearen parekorik ez dago. Horrek guztiak oxigenatzen eta tentsio arteriala jaisten lagunduko digu. Halaber, garrantzitsua da atseden-ohitura onei eustea. Jaiegun hauetan, egun batzuetan ordutegiak aldatu, eta loaren ordua atzeratu egiten da. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) gomendatzen du gutxienez egunean 6 orduz lo egitea, nahiz eta onena 8 orduz egitea den. Saia zaitez hori betetzen, eta lo hartzea kostatzen bazaizu, gogoan izan ariketak egin ditzakezula, bai eta meditatu, arnasketa-teknikak landu edo bainu erlaxagarri bat hartu ere.

 

 

Lotutako berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK