Urtarrilean argitaratutako Mugikortasun Jasangarriari buruzko 9/2025 Legearen Gakoak albistearen jarraipen gisa, jakinarazten dizuegu ezen, duela gutxi, Ekialde Ertaineko Krisiari Erantzuteko Plan Integrala onesten duen martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege-dekretuan (2026ko martxoaren 21eko BOE) 63. artikulua txertatu dela (Mugikortasun Jasangarriari buruzko abenduaren 3ko 9/2025 Legearen 26. artikuluan araututako lanerako mugikortasun jasangarrirako planak ezartzea), eta, horrenbestez, aldatu egiten dela 9/2025 Legea.
Kontuan hartu beharreko puntuak:
- Planak ezartzeko epea 24 hilabetetik 12 hilabetera murrizten da. Horrek azeleratu egiten du betebeharra eta berehalako plangintza eskatzen du.
- Arauen malgutasun handiagoa: orain, tokiko mugikortasun-planak direnean bakarrik hartu beharko dira kontuan, eta, aldiz, saihestu egingo dira arazoak halakorik ez dagoenean.
- Nahitaezko negoziazioa:
- Mantendu egiten dira funtsezko neurriak: mugikortasun jasangarria, garraio kolektiboa, emisioak murriztea, telelana eta bide-segurtasuna.
