
– Zer da Ikertze?
Ikertze kultura-elkarte bat da, irabazteko asmorik gabekoa; hezkuntza-proiektuak eta -programak asmatu eta egiten ditu, artea eta elkarrizketa tresnatzat hartuta.
(Irudia gaztelaniaz dago)

– Nola eta noiz sortu zen enpresa
Elkartea 1991n sortu zen; artearen munduarekin lotutako pertsona-talde baten ekimena izan zen, ikastetxeetan hezkuntza artistiko bat sustatzeko eta eskaintzeko helburuarekin, haurrek hizkuntza konparatuak aurkitzeko eta erabiltzeko aukera izan dezaten. Ibilbide horren adierazgarri izan zen «Jolastu leihoan» erakusketa; bertan, Oteiza, Txillida, Basterretxea, Ugarte, Julia Otxoa, Marta Cárdenas, Txopitea artistak eta haurrak elkarrekin lanean aritu ziren. Lanak San Telmo Museoan eta Madrilgo BBVA Fundazioan erakutsi ziren.
– Zein zerbitzu eskaintzen duzue? Zein sektoreri ematen diozue zerbitzua?
Argazkian deskribatzen den bezala, guk asmatzen ditugun proiektuak egiten ditugu, neurrira egindako proiektuak, eskatzen digutenaren arabera. Ikastetxeei, kultura-zentroei, fundazioei, enpresei ematen diegu zerbitzua.
– Zein dira sustatzen dituzuen helburuak eta balioak?
Elkarte honen helburuak LAU ildo estrategiko nagusitan biltzen dira: ARTEA ETA PENTSAMENDUA
Sormena lantzea, arteekin esperimentatzeko proposamenetan parte hartuz.
Pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arduratsua lantzea sustatzea, pentsamendu-gaitasunak indartuz.
Gure kultura-ondasuna ezagutzea eta estimatzea, bizipen ludiko eta atseginekin.
Artea, barrea, emozioa, hausnarketa hartzen dituen denbora eta espazio bat sortzen laguntzea, sormenak pertsona egiten lagunduko duen denbora eta espazioa.
Honelako pertsonak bihur daitezen:
Haien ideiak eta emozioak adierazteko hizketan aritzeko ohituak.
Haien ikasteko eta ebaluatzeko gaitasunaren jakitun direnak (baita barne-begirada batekin ere).
Haien eskubideak babestearen eta haien erantzukizunak betetzearen alde egiteko prest daudenak, besteekiko adeitasunezko begirada batekin.
Emakumeen eta gizonen errespetuzko eta berdintasunezko balioak indartzen laguntzea
Maitasuna indartzen laguntzea, bizitza ohoratzeko eta babesteko.
ELKARTASUNA
Talde ahulenen inklusioa eta autonomia errazten laguntzea, geure programekin eta beste elkarte batzuekin lankidetzan.
PARTE-HARTZEA
Eskolan, museoetan eta hirian, hausnartzeko, hizketan aritzeko, sormen artistikorako eta bizikidetza eta bakearen kultura indartzeko parte hartzeko espazioak sortzea.
Emakumeek udaleko bizitza sozialean eta kulturalean parte har dezaten laguntzea.
– Zuen leloa «Artearekin eta elkarrizketarekin hezi» da.
– Hezkuntza gure bizitzaren oinarria da.
Bai. Eta hezkuntza jasotzea eskubide bat, eta aldarrikapen etengabe bat ere bai, ezjakintasunaren kontrako borrokan.
Nola sustatzen da hezkuntza artearen bidez?
Hezkuntza artistikoak matematikak edo atzerriko hizkuntzak ikastea bezain garrantzitsua izan behar luke. Funtsezkotzat hartu beharko litzateke pertsonaren ikasketa-gaitasunak bere osotasunean garatzeko. Egun, irakasleen eskoletan eskaintzen den trebakuntza artistikoa oso pobrea da. Lehen Hezkuntzako gure irakasleak eskulanak egiteko trebatuta bakarrik ateratzen dira, eta horrek haurrari sormenaren esparruan proiektatzen zaiona mugatzen du. Bigarren Hezkuntzan, hezkuntza artistikoa erabat zokoratu dute diziplina logiko-matematikoek, eta sustatzen den ikasteko moduak, hau da, buruz ikasteak, eta horrela ikasten denaren zentzua eta horrekiko interesa galtzen dira.
Hezkuntza artistikoa ez da ongi edo gaizki marraztea, baizik eta ideiak izatea eta horiek burutzea, horiek zalantzan jartzea, miatzea, probatzea, esperimentatzea, egiaztatzea, taldean lan egitea, kritikatzen jakitea eta kritikak onartzea, norberarekin eta besteekin eztabaidan aritzen ikastea.
Azpimarra dezagun balio emozionala,
nola hezi behar ditugu gure emozioak? Haurrak eta helduak
Emozioak garenaren parte dira. Horregatik uste dut lehen pauso bat litzatekeela emozioak badaudela jakitea, aitortzea eta izen bat jartzea. Hurrengo pausoa hitzez adierazten ikastea litzateke, gugan zer eragiten duten eta zer sentiarazten diguten behatuz joatea. Hirugarren pausoa, sentiarazten digutenarekin zer egin ikastea, arduratsu izaten ikastea. Badago esaldi bat oso gustuko dudana: «Ez naiz sentitzen dudanaren erantzule, baina bai sentitzen dudanarekin egiten dudanaren erantzule». Uste dut elkarrizketak, eztabaidatzen ikasteak, argudiatzen, bestearen iritzia errespetatzen, enpatia izaten ikasteak, bizitza honetan, gurekin, besteekin eta planetarekin, modu arduratsu eta gizabidetsu batean egoten laguntzen digutela.
– Duela gutxi, aurreiritzien kontrako film labur inklusibo bat grabatu duzue
– (Informazio guztia jasotzen duen prentsa-txostenan dago)