Itzuli

MUTUALEX EPAIA 2020KO UZTAILA

OINARRI ARAUTZAILEAREN ETA HAREN ONDORIO EKONOMIKOEN AFEKTAZIOA EZINTASUN IRAUNKORRAREN GRADU AITORPENEAN/BERRIKUSPENEAN

AUZITEGI GORENAREN URTARRILAREN 16KO 35/2020 EPAIAREN ANALISIA.

Epaitutako egitatean Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean afiliatutako langile baten egoera aztertu da; bere azken ohiko lanbidea merkataria izan zen, eta laneko istripu baten ondoriozko ezintasun iraunkor osoa aitortu zitzaion bere aurreko ohiko lanbiderako 2012an, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen bidez.

Ondoren, 2014ko uztaileko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen bidez, ezintasun iraunkor osoa aitortu zitzaion langileari merkatari lanak egiteko gaixotasun arrunt baten ondorioz, eta oinarri arautzailea 703,87 €-koa izan zen.

Ebazpen honi langileak demanda bat jarri zion ezintasun iraunkor absolutua aitortzeko, eta eskatu zuen ezintasun hori finkatzeko kontuan hartuko zen oinarri arautzailea izan zedila 2012ko laneko istripuaren ondorioz ezintasun iraunkor osoa emateko erabili zen oinarri arautzailea, hau da, 1.090,06 €-koa; demanda horri uko egin zitzaion 2015eko irailaren 7an, eta aurretiko erreklamazio berria aurkeztu zuen irailaren 25ean, 2015eko urriaren 9ko ebazpen bidez atzera bota zena; horren aurrean prozedura judiziala hasi zen, eta emandako epaian egungo EIA egoera aitortu zitzaion, baina gaixotasun arruntagatiko EIO oinarri arautzailearekin, eta bi prestazioen bateraezintasuna berretsi zuen Erregimen Orokorra ebaztean, eta demanda partzialki baietsi zuen.

Kasu honetan aztergai den araudiaren oinarrian batez ere GSLOko 143. artikulua dago, baita 1996ko urtarrilaren 18ko MAko 17. artikulutik 19.era artekoak ere eta abenduaren 23ko 3158/1966 Dekretuko 17. artikulutik 21.era artekoak; era berean, ikuspegi jurisprudentzialetik aztertu dira Auzitegi Gorenak emandako epai hauetako jarraibideak: 2000ko ekainaren 12koa (Dbke. 898/1999), 2004ko irailaren 29koa (Dbke. 60/2003), 2004ko azaroaren 4koa (Dbke. 1045/2003) eta 2010eko uztailaren 5ekoa (Dbke. 3367/2009); azken hori bi ezintasun iraunkorren ondoriozko prestazioen bateragarritasunari buruzkoa da.

Auzitegi Gorenaren irizpide jurisprudentzialak bere baitan hartzen ditu Litisaren xede diren bi gaiak: batetik, zein izan behar den gaixotasun arruntaren ondoriozko EIA prestazioaren oinarri arautzailea, aurrez EIO egon bada eta biak erregimen berekoak izan badira kontingentzia desberdina izan arren, zehatz esateko, laneko istripuagatik aztertutako kasuan; eta, bestetik, ondorio ekonomikoen data zein izan behar den, izan ere, GSINren 2014ko ebazpenak langileari ezintasun iraunkor osoa eman zion arren, merkatari lan berrirako gaixotasun arruntagatik aurretiko erreklamazioa jarria zuen eta ondoren demanda ere bai, EIA aitor ziezaiotela eskatuz, eta atzera bota zen, eta, ondoren, langileak beste aurretiko erreklamazio bat aurkeztu zuen irailaren 25ean eta urriaren 9ko ebazpen bidez atzera bota zen, eta demanda berria egin zuen eta haren prozedura judizialean eman zen epaian egungo EIA egoera aitortu zen.

Lehenengo gaiari dagokionez, epaiak aurreko ildo jurisprudentzialari jarraitu dio, eta ondorioztatu du hasierako ezintasun iraunkor osoa eragin zuen oinarri arautzailea ezarri behar dela gero egoera larritu arren (2012), eta adierazi du “berdin diola aurretiko administrazio prozeduran ezintasun iraunkor berri bat aitortzeko izatea edo aurrekoarekin jarraitzea, bien xedea langilearen lanerako gaitasuna osorik aztertzea baita. Kasu honetan, administrazio bidean ebatzi zen langileak bere lanbide berrirako ezintasun iraunkor osoa zuela, egoitza judizialean aitortu zaio ezintasun iraunkor absolutua duela, eta, beraz, ez litzateke logikoa adieraztea langilea, batetik, edozein lan edo lanbide egiteko ezinduta dagoela, eta, bestetik, lanbide jakin baterako ezinduta dagoela; gainera, ez dira bateragarriak bi prestazioak erregimen berean ordaintzen direlako, eta, beraz, ilogikoa litzateke langilea babesteko jarduera txikitzea, oinarri arautzailea murriztearen bidez”.

Amaitzeko, bigarren gaiari dagokionez, kontuan izan beharreko data 2014ko iraila izan behar ote den, hau da, ezintasun iraunkor osoa aitortu zitzaiona, edo prozedura judiziala ezetsi ondoren 2015eko irailaren 25ean egindako eskari berriaren aurreko 3 hilabeteak ote diren, Auzitegiak dio Erakunde Kudeatzaileak berak prestazioaren ondorio ekonomikoak 2014ko urriaren 13an jarri zituela, egileari ezintasun iraunkor osoa aitortu zitzaionean.

Lehenengo demandan atzera egitearen inguruan espresuki hitz egiten du, eta, Gorenaren iritziz, bere eskubidearen balizko preskripzioan bakarrik eragin dezake, dagokionean. Beraz, institutu horrek preskripzioaren afektaziorik ez duenez -GSINk berak onartzen duena-, prestazioaren ondorioen datak babes mota honetarako ezarritako moduan jarraituko du. Ezintasuna baloratzeko taldeak proposatutako irizpenerako finkatutako datari dagokionez, bi egoera gogoratu behar dira: batetik, ezintasun iraunkor egoera aitortutako langilea aurrez aldi baterako ezintasun egoeran egon bada eta orain zerbitzua eskaintzen ari bada, ondorioetarako data lana egiaz laga zuenekoa izango da, baina ezintasun iraunkorra eman zaionean aldi baterako ezintasuna aitortuta badu langileak, ondorioetarako data bere kalifikazioarena litzateke, non eta ezintasuna baloratzeko taldearen irizpenaren datan zenbatekoa handiagoa zen; hala balitz, data hau hartuko da kontuan.

Jesus Mª Vicente

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua

Lotutako berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK