Itzuli

OTSAILAK 22: SOLDATA BERDINTASUNAREN EGUNA

Nazio Batuek emandako datuen arabera, generoari lotutako soldata-arrakala % 23koa da munduan. Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute lan berdina egitearen ordainetan, eta horrek desberdintasunak eta desabantailak areagotzen ditu, emakumeentzako aukerei dagokienez.

berdintasuna

Espainiako eta EBko ordenamendu juridikoek diote aitortutako eskubidea dela emakumeek eta gizonek sari berdina jasotzea, lan berdina edo balio berekoa egiteagatik (soldata-berdintasunaren oinarrizko araudia Archivo pdf. Se abrirá en una ventana nueva ). Era berean, emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-berdintasunari buruzko urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretuak (2021eko apirilaren 14an sartuko da indarrean) ordainsari berdinaren printzipioaren eraginkortasuna bermatuko du.Ondorioz, legeak debekatu egiten ditu soldata-diskriminazio guztiak.

Genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea lortzeko helburuarekin, genero-ikuspegia jasotzen du Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren inplementazioak. GJH5ek genero-berdintasuna sustatzen du, eta GJH8k, berriz, lan duina eta hazkunde ekonomikoa, balio bereko lanaren truke soldata-ekitatea duen enplegu duina bilatuz.

Mutualian ere soldata-berdintasunaz arduratzen gara. Gure Berdintasun Planean jasotako helburu nagusietako bat lansarien etena eta ekitatea kontrolatzea da eta hala dugu adierazita gure Garapen Jasangarriko Planean ere, ekintzak eta adierazleak zehaztuta.

GJH5ean (“Genero-berdintasuna”) jasota ditugun ekintzetako baten xedea enplegu bete eta emankorra lortzea da, baita gizon-emakumeei lan duina bermatzea ere, gazteak eta desgaitasuna dutenak barne. Era berean, GJH8an (“Lan duina eta hazkunde ekonomikoa”) jasota ditugun ildo estrategikoetako bat dibertsitatearen, berdintasunaren eta kontziliazioaren eremuetan egiten dugun kudeaketa indartzea da.

Soldata-berdintasunaren bitartez lortuko ditugu gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa, kalitatezko enpleguak sortzea, langile eta enpresentzako onurak, eta ekonomia berpizteko eta hazteko oinarria. (Iturria: Emakumeen Institutua. Dokumentua: “Cómo combatir la brecha salarial entre hombres y mujeres en la Unión Europea”

Lotutako berriak

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK