Itzuli

Paziente nahiz ahaideek gertakariak jakinarazteko aukera izango dute gure webgunean

 

Pazientearen segurtasunaren inguruko jazoerak jakinarazteko sistema berria jarri du martxan Mutualiak. Pazientearen segurtasunaren estrategia honek, hain justu, osasun arretak eragin dezakeen oinazea edota sor litzakeen kalteak murriztea du helburu. Horretarako, neurri jakinak ezartzen ditu zenbait alderditan, esaterako, infekzioen kontrolean, botiken erabilera seguruan, eta ekipoen eta jarduera klinikoaren segurtasunean. Mutualiak aldaketa batzuk gehitu ditu gaurtik aurrera, Osasun Sailburuaren 2017ko abenduaren 11ko agindua betetze aldera; haren bidez, Euskadiko osasun zentroetan gertatzen diren jazoeren berri emateko sistema zehazten da.

Hauek dira aldaketa nagusiak:

Sarbidea: Hemendik aurrera Mutualiatik kanpoko pertsonek (pazienteak, senideak, etab.) gertakarien berri eman ahal izango dute modu digitala baliatuz. Erabat anonimoa da eta webgunearen bidez egin dezakete hori, hiru tokitan, hain zuzen ere:

Langileak

Autonomoak

Osasun zerbitzuak

Horrez gain, hizkuntza aukeratu ahalko da: programa euskaraz zein gaztelaniaz dago.

Jaso izanaren adierazpena: orain arte hau ere ez zen existitzen. Orain, norbaitek (barrukoak zein kanpokoak) gertakari baten berri ematen duenean, sistemak hizkiz eta zenbakiz osatutako agiri bat itzuliko dio, jakinarazi duen pertsona bere gertakaria argi eta garbi identifikatzeko gai izan dadin, eta, hartara, jarraipena egin ahal izan dezan, hau da, analisiari lotu.

Analisiari buruzko informazioa: Mutualiatik kanpoko pertsonek orain arte ez zeukaten analisi horretarako sarbiderik. Hemendik aurrera kontsultatu ahal izango dute zein egoeratan dagoen euren jakinarazpena, eta segurtasun klinikoko lurraldekako arduradunengana jo ahal izango dute informazio eske. Horretarako, identifikatu egin behar da, eta jaso izanaren adierazpena erakutsi. Lurralde bakoitzeko segurtasun klinikorako arduradunak sentibera ez den informazioa emango dio, aurrez aurre eta ahoz.

 

Lotutako berriak