Zure egunerokoa samurragoa egin nahi dizugu, lanari ekin eta izapide administratiboekin denbora gal ez dezazun. Gure lantaldeak zalantzak argituko dizkizu eta gestioak erraztu, behar duzun aldiro. 24 orduko arreta zerbitzua eskaintzen dizugu, urte osoan, eta dena eskura eduki behar duzula jakinda, gure App-an berehala kontsulta ditzakezu modu seguruan zure historia medikoa, hitzorduak, kobrantzak edota gertuen daukazun Mutualia zentroa.
Ezagutu gure osasun laguntza, eraginkorra eta itxarote zerrendarik gabekoa. Mutualia zentro bat daukazu zugandik oso gertu, izan ere, Euskadiko sarerik zabalena jartzen baitugu zure eskura. 12 zentro eta 3 ospitale propio dauzkagu lurralde bakoitzean, eta errehabilitazio-gaietan erreferentziazkoak gara, gure teknologia, zentro-kopuru eta osasun-arloko profesionalengatik, beti zure alboan daudenak, erabat osatu artean.
Zure alboan gaituzu laguntza prozesu osoan, jasotako diagnostikoaren edo mediku-prozesuaren inguruko zalantzak argitzeko. Halaber, Osasun Zerbitzu Publikoaren baimenarekin, froga eta tratamenduak aurreratu eta bigarren mediku-iritzia eman diezazkizukegu.
Langile autonomoa zaren aldetik, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutua baten kide egin beharko zara gaixotasun arrunta eta lanekoa ez den istripua babesteko, eta baita laneko istripu eta gaixotasunak artatzeko. Mutualian erabateko arreta eskainiko dizugu, gertukoa eta eraginkorra. Gaixotasun arrunta eta lanekoa ez den istripuaren ondorioz baja ematen dizutenean, Mutualiak zure egoeraren jarraipena egiten du, eta dagokizun prestazioa ordaintzen dizu:
Laneko istripuagatik edo gaixotasunagatik bajan zauden bitartean, oinarri arautzailearen % 75 ordaintzen dizugu, bajaren hurrengo egunetik hasita. Zure eskura daukazu osasun-sare zabal, berritzaile eta hurbila. Osatzeko prozesu osoan lagunduko dizugu, lanean ahalik eta lasterren has zaitezen. Halaber, tratamenduak ekar ditzakeen gastu osagarriak ordaintzen ditugu. Hartara, lan-istripu bategatik edota gaixotasun profesionalagatik osasun laguntza jasotzeko egin beharreko joan-etorrien garraio-gastuak ordaintzen dizkizugu, baita gaixotasun arruntagatik medikuaren hitzorduetara joan beharrekoetan ere. Bestalde, laneko istripu batek ezintasun edo lesioren bat eragin badizu, hainbat prestazio eska ditzakezu. Horien artean, langilearen heriotzagatiko laguntzak ere biltzen dira. Gehiago jakin nahi duzu? Prestazio hauek ere jaso ditzakezu:
Mutualia Gizarte Segurantzaren hainbat prestazioen kudeaketaz eta ordainketaz arduratzen da, nola diren haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak, minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa edota langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa. Ordainketak hilaren 2tik 7ra artean gauzatzen dira. Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzu, honako egutegian ikus dezakezu.
Langile autonomo gisa jarduera amaitzen baduzu, langabezia kobra dezakezu, betiere jarduera nahi gabe amaitu baldin bada. Prestazioaren hileko zenbatekoa arautzeko oinarriaren %70 izango da, eta kotizazio denboraren arabera, prestazioa 24 hilabetera arte luza daiteke. Ezagutu prestazioa eskuratzeko bete behar dituzun baldintzak.
Gure aholkularien taldeak arlo honetako eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa ematen dizu, eta gure tailer praktikoetan eta sentsibilizazio-jardunaldietan parte hartzera animatzen zaitu. Ikusi informazio guztia Prebentzioari buruzko atalean.
Zure estaldura zabaldu eta laneko istripuaren edo gaixotasunaren kasuan babestea erabakitzen baduzu, Euskadiko laguntza-sare handienak eskaintzen dizkizun abantailak eskuratu ahal izango dituzu: 3 klinika Donostian, Bilbon eta Gasteizen eta 12 laguntza-zentro, zugandik oso hurbil, traumatologia eta errehabilitazio zerbitzuetako azken berrikuntzekin. Beti ematen dizugu arreta, egunean 24 orduz, urteko egun guztietan, itxarote-zerrendarik gabe. Gure osasun-zerbitzuak ezagutzen dituzu?
Programa honen bidez era anonimoan eman dezakezu Mutualian izan duzun eta pazienteen segurtasunarekin lotutako edozein gertakariren berri. Zure laguntza oso garrantzitsua da, Mutualian ematen dugun osasun-asistentziaren kalitatea eta segurtasuna hobetzen lagunduko digu-eta.
Gehien behar duzunean laguntzen dizugu. Bajan bazaude eta operatibo ez dagoen negozioaren gastuak ordaindu behar badituzu edo jarduera mantentzeko gastu horiek handitu behar badituzu, laguntza ekonomiko eta gizarte-zerbitzu batzuk eman diezazkizugu. Mutualiaren Prestazio Berezien Batzordeak egoerak banan-banan aztertuko ditu, eta zure kasurako onena zein den zehaztuko du. Informazio gehiago.
Autonomoa bazara eta soldatako langileren bat baduzu, lehen sorospenetarako botika-kutxa bat eska dezakezu. Doan emango dizugu. Badakizu nola eska dezakezun Mutualiaren botika-kutxa bat?