Behar duzun aldiro jar zaitezke harremanetan gurekin. 24 orduko arreta zerbitzua eskaintzen dizugu, urte osoan. Zure egunerokoa erraztea dugu xede, kudeaketa arin eta pertsonalizatu baten bitartez. Gure Bulego Birtualean, gainera, tresna digitalak eskaintzen dizkizugu edonon zaudela ere zure izapideak arin ditzazun.
Zure eskura jartzen dugu Euskadiko laguntza-sare handiena: 3 klinika Donostian, Bilbon eta Gasteizen eta 12 laguntza-zentro, zure langileei berehalako arreta, gertukoa eta kalitatezkoa bermatzeko. Errehabilitazio-gaietan erreferentziazkoak gara, gure teknologia, zentro-kopuru eta osasun-arloko profesionalengatik, eta etengabeko berrikuntzan darraigu zerbitzurik onena eskaini ahal izateko.
Modu aktiboan sustatzen dugu prebentzioaren kultura eta zure enpresak dituen lan arriskuak minimizatzeko tresnarik onenak emango dizkizugu. Gure Prebentzio-Aholkularitzatik Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu, eta nahiago baduzu, zure lantokian bisita zaitzakegu arlo honetan dituzun betebeharrak ezagutarazteko.
Laneko Istripuen eta Laneko Gaixotasunen Ondoriozko zein Gaixotasun Arrunten eta Lanekoak ez diren Gaixotasunen Ondoriozko prestazioak izapidetu eta ordaintzeaz arduratzen gara. Baja medikoak kudeatzen eskarmentu handia duen mediku, erizain eta administrarien taldea daukagu. Laneko istripuen eta laneko gaixotasuei dagokienez, istripua edo gaixotasuna gertatu orduko eskaintzen dugu osasun laguntza, eta langileak osatzeko baliabideak jartzen ditugu eskura (farmazeutikoak, kirurgikoak, errehabilitazioa, gailu protesiko eta ortopedikoak). Mutualiak, halaber, bere gain hartzen ditu medikuaren hitzorduetara joateko sor daitezkeen garraio-gastuak. Bestalde, laneko istripu baten edota gaixotasun profesional baten ondorengo egoera zailei aurre egiten laguntzeko gizarte laguntzak eskaintzen ditugu. Informazio gehiago.
Aholkuak ematen dizkizugu laneko arriskuen prebentzioari buruz. Gainera, ETEa edo mikroETEa bazara, bisita egin diezazukegu, arlo honetan dituzun betebeharrak ezagutarazteko.
Mutualia ikasgelan lan arriskuen prebentzioaren baitan kokatzen diren jardunaldiak antolatzen ditugu eta lan arloko azken berriak gerturatzen dizkizugu. Parte hartu nahi baduzu, hurrengo ekitaldiaren data eta izena emateko prozedura aurkituko dituzu esteka honetan.
Gure profesional taldeak Gizarte Segurantzaren arloko aholkularitza eskaintzen dizu.
Istripu arina, larria edo oso larria izanez gero, kontsulta itzazu bete beharreko pausuak, beharrezko dokumentuak eta ezagutu prozedura.
Laneko istripua gertatuz gero 24 ordu / 365 eguneko zerbitzua eskaintzen dizugu.
Laneko istripua atzerrian gertatzen bada, medikuek laguntza medikorako beharrezko jarraibideak emango dituzte, eta istripua izan duena aberriratzekoak, beharrezkoa izanez gero. Atzerritik laguntza eskatzeko, telefono-zenbaki honetara deitu beharko da:
Botika-kutxa eska diezagukezu Mutualiaren enpresa elkartua bazara eta eskaera egiteko momentuan langileak alta emanda badituzu. Doan emango dizugu. Badakizu nola eska dezakezun Mutualiaren botika-kutxa bat?