Zure eskura jartzen dugu Euskadiko laguntza-sare handiena: 3 klinika Donostian, Bilbon eta Gasteizen eta 12 laguntza-zentro, traumatologia- eta errehabilitazio- zerbitzuetako azken berrikuntzekin. Gure profesionalen taldeak osatzeko prozesu osoan lagunduko dizu, erabat osatuta lanera itzul zaitezen.
Gainera, aitzindariak gara pazienteen segurtasunaren estrategian. Kalitatezko arretaren giltzarritzat hartzen dugu, eta estrategia honek, hain justu, osasun arretak eragin dezakeen oinazea edota sor litzakeen kalteak murriztea du helburu. Horretarako, neurri jakinak ezartzen ditugu zenbait alderditan, esaterako, infekzioen kontrolean, botiken erabilera seguruan, eta ekipoen eta jarduera klinikoaren segurtasunean.
Bestalde, lan-istripu bategatik edota gaixotasun profesionalagatik osasun laguntza jasotzeko egin beharreko joan-etorrien garraio gastuak ordaintzen dizkizugu, baita gaixotasun arruntagatik medikuaren hitzorduetara joan beharrekoetan ere.
Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen ondoriozko zein gaixotasun arrunten eta lanekoak ez diren gaixotasunen ondoriozko prestazioak izapidetu eta ordaintzen ditugu. Informazio gehiago.
Mutualia Gizarte Segurantzaren hainbat prestazioen kudeaketaz eta ordainketaz arduratzen da, nola diren haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak, minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa edota langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa.
Ordainketak hilaren 2tik 7ra artean gauzatzen dira. Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzu, honako
Behar dituzun dokumentuak helarazten dizkizugu: inprimakiak, eskuliburuak, inprimakiak… klik bakar batean.
Gure prebentzio-kulturaren berri eman nahi dizugu. Tailer praktikoak eta hitzaldiak eskaintzen dizkizugu, laneko arriskuen prebentzioa ezagut dezazun. Sartu Prebentzioaren atalera.
Istripu arina, larria edo oso larria izanez gero, kontsulta itzazu bete beharreko pausuak, beharrezko dokumentuak eta ezagutu prozedura.
Programa honen bidez era anonimoan eman dezakezu Mutualian izan duzun eta pazienteen segurtasunarekin lotutako edozein gertakariren berri. Zure laguntza oso garrantzitsua da, Mutualian ematen dugun osasun-asistentziaren kalitatea eta segurtasuna hobetzen lagunduko digu-eta.