Hasiera-hasieratik gure profesional batekin jarriko zaitugu harremanetan, enpresa kidetuaren mintzaide bakarra bilakatuko dena, zalantzak argitu, informazioa eskaini eta eguneroko izapideak arintzeko. Jarri harremanetan zure kudeatzailearekin. Zure konfidantzazko pertsona izango da mutuan, zure zerbitzura, behar duzunerako.
Gure laguntza-sarea Euskadiko zabalena da. 12 zentro eta 3 ospitale propio dauzkagu lurralde bakoitzean, langileei berehalako arreta, gertukoa eta kalitatezkoa bermatzeko. Errehabilitazio-gaietan erreferentziazkoak gara, gure teknologia, zentro-kopuru eta osasun-arloko profesionalengatik, eta etengabeko berrikuntzan darraigu zerbitzurik onena eskaini ahal izateko.
Badakigu zein garrantzitsua den dena bertan edukitzea, uneoro, eta edonon. Horregatik eskura jartzen dizkizugu gure tresna digitalak, non informazioa jasotzeaz gain, eguneroko izapide administratiboak errazteko aukera ematen dizugun. Gure Extranet-an Delt@ parteak kudeatu, istripuen txostenak kontsultatu edota botikin bat eska dezakezu.
Laneko istripuen eta Laneko Gaixotasunen ondoriozko zein Gaixotasun Arrunten eta Lanekoak ez diren Gaixotasunen ondoriozko prestazioak izapidetu eta ordaintzen ditugu. Baja medikoak kudeatzen espezialduta dagoen mediku, erizain eta administrarien taldea daukagu. Laneko istripuen eta laneko gaixotasuei dagokienez, istripua edo gaixotasuna gertatu orduko eskaintzen dugu osasun laguntza, eta langileak osatzeko baliabideak jartzen ditugu eskura (farmazeutikoak, kirurgikoak, errehabilitazioa, gailu protesiko eta ortopedikoak). Mutualiak, halaber, bere gain hartzen ditu medikuaren hitzorduetara joateko sor daitezkeen garraio-gastuak. Bestalde, laneko istripu baten edota gaixotasun profesional baten ondorengo egoera zailei aurre egiten laguntzeko gizarte laguntzak eskaintzen ditugu. Informazio gehiago.
Mutualiak topaketak antolatzen ditu aldian-aldian, aholkularitzei eta enpresei lan-arloarekin lotutako intereseko berritasunak helarazteko. Foroan gure profesional onenek parte hartzen dute, ezagutza, eztabaida eta batak bestearengandik ikastea sustatzeko helburuarekin.
Mutualia ikasgelan lan arriskuen prebentzioaren baitan kokatzen diren jardunaldiak antolatzen ditugu eta lan arloko azken berriak gerturatzen dizkizugu. Parte hartu nahi baduzu, hurrengo ekitaldiaren data eta izena emateko prozedura aurkituko dituzu esteka honetan.
Gure profesional taldeak Gizarte Segurantzaren arloko aholkularitza eskaintzen dizu.
Aholkuak ematen dizkizugu laneko arriskuen prebentzioari buruz. Gainera, ETEa edo mikroETEa bazara, bisita egin diezazukegu, arlo honetan dituzun betebeharrak ezagutarazteko.
Istripu arina, larria edo oso larria izanez gero, kontsulta itzazu bete beharreko pausuak, beharrezko dokumentuak eta ezagutu prozedura.
Botika-kutxa eska diezagukezu Mutualiaren enpresa elkartua bazara eta eskaera egiteko momentuan langileak alta emanda badituzu. Doan emango dizugu. Badakizu nola eska dezakezun botika-kutxa bat?