1997an Laneko Osasuna Sustatzeko Europako Sarea (ENWHP) erakundeak Luxenburgoko adierazpena sortu zuen. Bertan, enpresako langileen osasuna modu egokian kudeatzeko oinarrizko ekintza-printzipioak eta erreferentzia-markoa ezartzen dira. Prebentzioaren alorrean, osasuna ez da soilik min edo gaixotasun eza, baizik eta ongizate fisiko, mental eta sozial osoa ere. Laneko osasunaren sustapena edo osasunaren kudeaketa partekatua kontzeptu berria da, eta laneko arriskuen prebentzioko araudia betetzea baino harago doa. Arrisku-faktoreengan eragiten du, horiek murriztuta, baita langileen ongizate fisiko, mental eta sozial osoan ere.
Enpresa barruan osasuna sustatzeari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Zer da “enpresa osasungarria”?
Bat egin nahi baduzu, klik egin hemen.
Osasunaren kudeaketa partekatua kudeaketa-sistema integratu batekin lor daiteke edo, bestela, aipatutako helburua lortzera bideratutako ekintza zehatzen bitartez. Ekintza zehatzek honako alorretako bat jorratu ohi dute:
Enpresa osasungarria kudeatzeko sistemak ikuskatu egin daitezke, eta enpresaren proposamena babesten duen ziurtagiri bat lortu, langileen osasuna, ongizatea eta segurtasuna sustatu eta babesteko, baita lan-giroaren iraunkortasuna indartu eta bermatzeko ere.
AENOR ziurtagiria nazioartean ezagunak diren irizpideetan eta etengabeko hobekuntzako metodologian (Planifikatu-Egin-Egiaztatu-Ekin izenaz ezaguna) oinarritzen da.