Berriak

Kategoria: Mutualia health

  • Antibiotikoek EZ dute edozer sendatzeko balio

    2021/11/18

    “Antibiotikoek EZ dute edozer sendatzeko balio”, aurten ere lelo printzipal horren bueltan egingo dugu bat Antibiotikoen Erabilera Arduratsuaren Europako Egunarekin eta Antibiotikoen Erabilerari buruzko Kontzientziazioaren Mundu-astearekin, zeina sortu baitzen antibiotikoen erabilera egokiaren garrantzia ezagutarazteko eta haien eraginkortasuna eta pertsona guztien osasuna babesteko helburu nagusiarekin.  

    Gehiago irakurri →

  • Ekografia muskuloeskeletikoari buruzko nazioarteko ikastaroaren beste edizio bat

    2021/10/18

    2021ean, urriaren 6tik 8ra, Ekografia Muskuloeskeletikoari buruzko Nazioarteko Ikastaroa egin da berriro Donostian, Sonogroupek antolatuta eta Mutualiaren eta Espainiako Ekografia Elkartearen laguntza nagusiarekin. 3 egunez, hainbat espezialitatetako 150 osasun profesionalek landu dituzte, ikuspegi global eta diziplina anitzekotik, gaur egun ekografiak patologia muskuloeskeletikoaren diagnostikoan eta tratamenduan eskaintzen dituen aukerak.

    Gehiago irakurri →

  • Eskuen higienea Mutualian

    2021/10/15

    Mutualiako Eskuen Higieneko Taldeak hainbat ekintza bereganatu eta zabaldu ditu urte hauetan, eskuen higieneari buruz sentsibilizatzeko eta jardunbide egokiak sustatzeko helburu nagusiarekin, hala langileen artean, nola pazienteen artean eta beraien ingurunean, une oro bermatuz laguntzaren kalitatea eta pazienteen segurtasuna.

    Gehiago irakurri →

  • Bihotzaren 2021eko Munduko Eguna

    2021/09/29

    Bihotzaren Munduko Egunarekin bat eginez, Mutualiak bizimodu osasungarriari eusteak duen garrantzia azpimarratu nahi du, baita lan-inguruneetan ere, eta, horregatik, enpresa osasungarriko programak ezartzen dihardu.

    Gehiago irakurri →

  • MUTUALIAk Enpresa Osasungarriaren Foroan parte hartu du

    2021/09/24

    Irailaren 22an, Bilboko Guggenheim museoan Enpresa Osasungarrien Foroa egin zen. El Correok antolatu zuen, Osalanen babesarekin, eta Enpresa Osasungarri izateko behar diren alderdi nagusiei buruz hitz egin zen, baita horrek erakundeentzat duen garrantziaz ere

    Gehiago irakurri →

  • 2021eko PAZIENTEEN SEGURTASUNAREN MUNDU EGUNA

    2021/09/17

    Mutualiak konpromiso argia agertu du pazienteen segurtasunarekin, 2009an lehenbiziko Pazienteen Segurtasunerako Plana onartu genuenetik. Azken urteotan, pazienteen segurtasunaren kultura zabaltzen laguntzeko xedez, OMEren ekimenarekin bat egin dugu, Pazienteen Segurtasunaren Mundu Egun hau ospatzeko.

    Gehiago irakurri →

  • FISIOTERAPIA MUTUALIAN

    2021/09/08

    Gaur, irailak 8, Fisioterapiaren Mundu Eguna ospatzen dugu. Honelako egun batez sortu zen Fisioterapiaren Mundu Konfederazioa (World Confederation for Physical Therapy – WCPT), 1951n.

    Gehiago irakurri →

  • Erizaintzaren Nazioarteko Eguna

    2021/05/12

    Maiatzaren 12an Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Erizaintza modernoaren sortzailetzat jotzen den Florence Nightingalen jaiotzaren urteurrena zela-eta sortu zen ospakizuna, herritarren aldeko lan txalogarri horretan munduan diharduten erizain guztiei ondo merezitako omenaldia egiteko.

    Gehiago irakurri →

  • MINAREN TRATAMENDUA TALKA-UHIN FOKALEKIN:

    2021/02/25

    Lokomozio-aparatuko minaren tratamendu ez-inbaditzailea, kontrol ekografikoarekin

    Gehiago irakurri →

  • Gernikak eta Bergarak 5 Izar lortu dituzte irisgarritasunean

    2021/02/12

    ​Gure osasun zentro berriek irisgarritasuneko AIS egiaztagiria lortu dute; maila gorena erdietsi dute, gainera: 5 Izar.

    Gehiago irakurri →