2026/09/28
Mutualiak ISO 27001 eta ENS ziurtagiriak berritu ditu, eta zibersegurtasuneko neurriak indartu ditu enpresen eta langileen informazioa, komunikazioak eta konfiantza babesteko.
2026/09/24
Erakunde baten emaitzak ez dira soilik emaitzen kontuan islatzen. Osasun-arretak, prebentzioak, prestazioak bizkortasunez kudeatzeak, proba medikoak azkar egiteak, pertsonei akonpainamendua eskaintzeak, administrazioei sortutako aurrezkiak eta abarrek ere eragina eta balioa dute gizartearentzat.
2026/09/14
Nerea Garmendia, orain arte lehen presidenteordea izan dena, Mutualiako presidente berria da, eta entitatearen 126 urteko historian kargu hori hartzen duen lehen emakumea bihurtu da.
2026/07/09
Mutualiak beste maximo bat lortu du 2025ean balio sozialaren sorkuntzan, 663,4 milioi eurora iritsi baita, hau da, % 6,8ko hazkundea izan du aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
2026/06/29
MUTUALIA Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen 2 zenbakiko mutuaren Zuzendaritza Batzordeak erabaki du enpresa elkartuak urteko OHIKO BATZAR NAGUSIRA DEITZEA. Batzarra 2026ko uztailaren 17an izango da, ostirala, 12:00etan lehenengo deialdian, eta 12:30ean bigarrengoan, MUTUALIAren PAKEA KLINIKAko ekitaldi-aretoan (Arriola pasealekua 26 (Ibaeta auzoa), DONOSTIA), eta hau izango da gai-zerrenda.
2026/06/26
Mutualiak atzerrian lan-istripuren bat gertatuz gero orain arte izan duen jarduteko gida eguneratu du. Bertan, informazio argiagoa eta osoagoa jasotzen da nazioarteko joan-etorriak egiten dituzten enpresa eta langileentzat.
2026/06/22
Ekainaren hasieran, SERMEFen (Espainiako Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Elkartea) 64. Biltzar Nazionala egin zen Bartzelonan, eta Mutualiak aktiboki parte hartu zuen, hainbat aurkezpenekin.
2026/06/12
2026, Mutualiako Arreta-Zentroen udako ordutegia. Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan.
2026/05/18
Birziklatzearen Mundu Egunean, Mutualiak ingurumenarekiko konpromisoa berresten du: dohaintza solidarioak, enkanteak, GKEekin lankidetza eta hondakinen kudeaketa arduratsua.
2026/05/14
Mutualiak lankidetza-hitzarmena sinatu du Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Bizkaiko egoitzarekin. Hitzarmenaren helburua da indarrak batzea minbiziarekin lotutako prebentzioan, pazienteentzako laguntzan eta bizi-ohitura osasungarrien zabalpenean.