Mutualia ON logoa

Lan-giroa da osasun eta segurtasun okupazionalaren agertoki tradizionala, eta hor aitortu eta ebaluatu behar dira lan-eremuko arriskuak (agente kimikoak, fisikoak, biologikoak, mekanikoak…), haiek desagerrarazteko edo, hala badagokio, ordezteko eta aldian-aldian kontrolatzeko, eta babes-ekipamenduak aurreikusteko (bai kolektiboak, bai pertsonalak).

Enpresa osasungarri batean, garrantzitsuena ez da lanpostua, baizik eta banakoa. Hori dela eta, lana pertsonari egokitzen zaio, teknologia berriez baliatuta (hala nola, exoeskeletoak), eta istripu-tasa murrizteko jarduketak eginez, edo mugikortasun seguruagoa eta jasangarriagoa sustatuz.

HAUEK ESKAINTZEN DITU MUTUALIAK:


✔ Lanpostuak egokitzeko aholkularitza

Enpresei aholku emateko programa, istripua edo jatorri profesionaleko gaixotasun bat duten pertsonen postua egokitzeko edo birkolokatzeko, lanera itzultzean patologia berritu ez dakien edo bestelako lesiorik izan ez dezaten. 

✔ Istripu-tasa murrizteko programa

Laneko istripu-tasa handia duten enpresei dagokienez, bisitak egiteko eta askotariko jardueretan aholkularitza emateko programa bat jar dezakegu abian, istripu-tasa hori eragiten duten faktoreak aurkitzeko.

✔ Exoeskeletoak:

Enpresek lanpostuak ebaluatzen eta egokitzen dituzte, antolaketa-neurriak hartzen dituzte, prozesuak mekanizatzen dituzte, etab., nahasmendu muskuloeskeletikoen intzidentzia murrizteko. Neurri horiek nahikoak ez direnean, exoeskeletoak erabil ditzakegu; zereginen baldintza ergonomikoak hobetzen dituzte gailu berri horiek, eta arriskua murrizten dute. 

Beraien inguruko aholkularitza jaso nahi baduzu edo haietako bat probatu nahi baduzu, jarri harremanetan Prebentzioko Aholkularitzarekin.  

Mugikortasun jasangarrirako tresnak

Mutualiak gida bat eskaintzen du mugikortasun-plana prestatzeko. Plana oso lagungarria da trafiko-istripuetan eragina duten 4 faktore nagusiak aztertzeko eta neurriak hartzeko, joan-etorriak ahalik eta seguruenak, eraginkorrenak eta jasangarrienak izan daitezen.

Laneko arriskuen prebentzioko aholkularitza eta laguntza tekniko espezializatua

Barne hartzen ditu enpresetarako bisitak eta alderdi prebentiboei buruzko aholkularitza-jarduerak, jarduera konkurrenteei dagozkien gaiei buruzko orientazioa, edo ETEei eta mikroETEei zuzendua dagoen “Prevención10.es” Gizarte Segurantzaren zerbitzuari buruzko aholkularitza. 

Hona hemen horrekin erlazionatuta Mutualiak enpresa elkartuen eskura jartzen dituen dibulgazioko jarduerak: 

✉ Jarduera hauetakoren batean parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin honen bidez.

Tresnak

Mutualia On eredua martxan jarri nahi baduzu, eskuragarri jartzen ditugun tresnak kontsulta ditzakezu: dokumentuak (eskuliburuak, fitxak), bideoak eta abar. Adibidez, ezbeharrak murrizteko programetarako dokumentazioa, edo mugikortasun jasangarriko kanpainak, besteak beste.