2022/01/28
Mutualiak konpromiso irmoa du datu pertsonalen irisgarritasuna, osotasuna, erabilgarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen dituzten segurtasun-neurriak legez betetzeko. Horretarako, Segurtasun Batzordea du, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren arloko politika eta prozeduren aholkularitza eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.
2022/01/26
2021ean Mutualiaren prestazioren bat jaso duten langile autonomoek otsailean jasoko dituzte etxean 10T eredua eta 2021eko ordainsarien banakapena, zerga-betebeharrak bete ahal ditzaten.
2021/12/20
Datorren 2022ko urtarrilean, Mutualiak bere Donostiako egoitza den bulegoa lekualdatuko du; mutuaren Camino kaleko kokapen historikoa utzi eta Mirakontxa pasealekura aldatuko da.
2021/12/16
Gure klinikek 24 orduko zerbitzua mantentzen dute: Ercilla eta Pakea 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean. Zentro guztien ordutegia (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba) 12/20tik 1/7ra, barne, 08: 00etatik 15: 30era
2021/12/16
Abenduaren 13an, Euskaliten urteroko gala egin da, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria emateko. Ekitaldiari hasiera emateko, Quality Innovation Awardeko euskal fasean irabazle suertatu ziren zortzi erakundeen aitortza egin zen, aurkeztutako proiektu berritzaileetan oinarrituta.
2021/11/29
Azaroaren 23an, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuen ekitaldian, 2021eko Joxe Mari Korta Sariak banatu ziren.
2021/11/29
Mutualiak bat egin du Fundación Abuelo Actual – Gaurko Nagusia Fundazioaren laguntza-produktuak biltzeko ekimenarekin.
2021/11/24
Mutualiaren Batzorde Betearazlea osatzen duten kide gehienak emakumeak dira lehen aldiz 121 urteko historian.
2021/11/17
Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari X. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu. Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.
2021/10/29
Mutualia Quality Innovation Award (QIA) erakundeko finalista izan da Euskadiko fasean, eta Enpresa Handiaren kategorian irabazle izan da. Horrek aukera ematen digu QIAren nazioarteko faserako aurkezteko, 2022ko otsailean Moskun.