2018/12/19
Mutualia Gipuzkoak zilarrezko Bikain ziurtagiria eskuratu du. Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskararen Kalitate Ziurtagiriak esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du.
2018/12/17
Gabonetan, Mutualiaren laguntza zentroen ordutegia aldatuko da. Ordutegia (2018/12/24tik 2019/01/04 arte): 08:00-15:00 EAE eta Madrileko zentroetan, hauek izan ezik: – Iurreta: 08:00-15:00 Abenduaren 24an eta 31ean, bestela 17:00 arte. Informazio gehiago behar badozu, jarri harremanetan gurekin galdeiguzu formularioaren bitartez edo kudeaketa sailaren telefonoan.
2018/12/14
☃️ Gehien maite ditugun pertsonekin egun zoriontsuak igarotzea arrazoi ona da gainerako guztia denbora batez alde batera uzteko. 🎁Jai zoriontsuak eta Urte berri on!
2018/11/30
Mutualiaren Erresoluzio Handiko Ospitaleak –Vitoria-Gasteizen kokatua– irisgarritasunaren alorreko 5 izarreko DIGA ziurtagiria eskuratu du; hain zuzen, adierazle honetan lor daitekeen bikaintasun mailarik altuena da. Irisgarritasunerako eta Erantzukizun Sozialerako Fundazioak sortu eta ematen duen bereizgarria da, eta IMQ nazioarteko ziurtagiri emailearen bermea dauka.
2018/11/28
Euskalitek banatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria kudeaketa-eremuan eman daitekeen Euskadiko sari garrantzitsuena da, eta bost elementuk osatzen dute: estrategia, berrikuntza, bezeroak, pertsonak eta gizartea. Aurten Bezero saria jaso du Mutualiak, eta 2016an, berriz, Pertsonei dagokiena eskuratu zuen.
2018/11/23
Gaur da Euskaraldiaren lehen eguna; soinean Ahobizi edo Belarriprest txapak jartzeko eguna; eta hizkuntza ohiturak berdefinitzen hasteko eguna. Mutualiako Euskaraldia taldeak hamaika egun hauetan egiteko hainbat ekintza antolatu ditu. Erronkarako prest gaude!
2018/08/08
Prestazio Berezien Batzordearen Misioa, Mutualiaren gizarte-erantzukizunaren parte dena, besteren edo norberaren konturako langileei eta horien eskubidedunei gizarte-laguntzako prestazioak aitortzea da, hain zuzen ere, lan-istripuak eta laneko gaixotasunak eragindako premia-egoeren aurrean.
2018/07/20
Donostia-San Sebastián, 2018ko uztailaren 20a Mutualiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Segurantzaren lehen mutualitate laguntzaileak, 354.654 pertsona zeuzkan babespean 2017ko ekitaldia ixtean, eta 174 milioi euro bideratu zituen prestazio ekonomikoen onuradunentzat, ia 1,2 milioi euro erabilita, gainera, premia bereziko egoeran zeuden pertsonentzako laguntzetan. 15 zentro eta 3 ospitale propio dauzkala (azkena, Vitoria-Gasteizko erresoluzio handiko ospitalea, 2017an
2018/06/29
Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan, hain zuzen ere. Irailean ohiko ordutegia egongo da indarrean. Gure klinikek 24 orduko zerbitzua mantentzen dute: Ercilla eta Pakeak 24 orduko zerbitzua eta Gasteizko Erabakimen Handiko Ospitaleak 08:00etatik 20:00etara. Ordutegiz kanpo eta jaiegunetan larrialdietako arreta zerbitzua eskainiko da San Jose Ospitalean. Arreta Zentroa 2018/07/30-2018/08/31 ARABA Laudio 08:00-15:00
2018/06/26
Udaren hasierarekin bat eginez, gure webgune berria aurkezten dizuegu: www.mutualia.eus. Diseinua berritzeaz gain, berrikuntza ugari ezarri ditugu profil bakoitzera egokitutako informazioa ahalik eta modurik errazenean eskaintzeko helburuarekin.