2024/02/23
Dibertsitatearen eta inklusioaren kudeaketa enpresa-balio estrategiko bat da edozein erakunderentzat. Mutualiak, balio horiek duten garrantziaz jabetuta, bere interes-taldeak osatzen dituzten pertsonen aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza, ekitatea, aniztasuna eta inklusioa erraztu eta bultzatuko dituen ingurune bat lortu nahi du.
2024/02/14
Mutualiak Iradokizun Hoberenaren Sariketaren XII. edizioa egin du. Lehiaketa horren bidez, esker ona erakutsi nahi zaio, urtero, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen laguntzen digun ideiari.
2024/01/15
Mutualiak ibilibide luzea darama EAEn eskaintzen dituen zerbitzuak euskaraz ere izan daitezen lanean, eta baita langileen artean euskararen ezagutza ete erabilera sustatzen.
2024/01/12
Datorren urtarrilaren 18an, Euskalduna Jauregian, eta 19an, Guggenheim Museoan, “Language Lanean” Kongresuaren lehenengo edizioa egingo da, eta bertan Mutualiak parte hartuko du.
2023/12/20
Mutualiak Kudeaketa Aurreratuaren urrezko A Euskal Saria jaso du. Sari honek kudeaketa-praktiketan aurreratuen dauden eta interes-talde guztien gogobetetze orekatua bilatzen duten erakundeak saritzen ditu.
2023/12/15
Mutualiak Bikain oinarrizko ziurtagiria lortu du Bizkaian. Abenduaren 13ko arratsaldean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatzeko ekitaldia egin da.
2023/12/07
Elkarrizketa: Mikel Anduaga eta Borja Pérez elkarrizketatu ditugu, MONDI IBERSAC ARANGUREN enpresako Fabrikako zuzendaria eta Segurtasuneko eta osasuneko koordinatzailea, hurrenez hurren.
2023/12/04
Mutualia elkartekide duen Compliance Elkartearen (ASCOM) 2023ko Compliance Officer Eguna dela eta, Madrilgo Arte Ederren Elkargoak antolatutako prestakuntza-jardunaldian izan dira Batzorde Betearazleko kideak. Erakundeetan delituak prebenitzearen arloko azken berritasunak eta gaurkotasunezko gai praktikoak izan dituzte aztergai.
2023/12/01
Azaroaren 27an, 5. EkinBarri Urteroko Topagunean parte hartu zuen Mutualiak. Ekimena Bilbon egin zen, BAT B Accelerator Tower-en.
2023/11/24
Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Mutualiak prebentzio- eta jarduera-protokolo berria onartu du sexu-jazarpenari eta/edo sexuagatiko jazarpenari eta/edo sexu-indarkeriei eta/edo LGTBI pertsonen aurkako indarkeriari aurre egiteko.