2023/02/24
Negua amaitzera doa, eta eskia da, haren modalitate ezberdinetan, euskal kirolzaleen espezialitate gustukoenetako bat. Negu Kiroletako Euskal Federakuntzak hilabete hauetako egutegia osatzen duten espezialitate horietako txapelketa batzuk antolatzen ditu, hala nola Euskadiko eta Nafarroako iraupen-eskiko txapelketa, izotz gaineko patinaje artistikokoa, baita prestakuntza-saioak ere, patinaje inklusiboko ikastaro teknikoak kasu.
2023/01/25
Euskal Kirol Federazioen Batasunari buruzko hilabete honetako atalean, laster egingo den jarduera garrantzitsuenetako bat aurreratuko dugu, eta erakunde horrek sustatzen duen Euskal Selekzioaren azken emaitzetako batzuk aipatuko ditugu.
2022/12/21
Aurten euskal taldeek izan duten jardueraren berri ematera gatoz oraingoan Euskal Kirol Federazioen Batasunaren atal honetatik.
2022/11/30
Hortaz, euskal kirolak bat egiten du euskararen aldeko ‘Elkar ekin euskaraz’ kanpainarekin. Proiektu honen helburu estrategikoetako bat da kirol-jarduera eta -guneetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea, hau da, kirol-komunitatea euskararen alde aktibatzea. Horregatik, UFDV-EKFBk kanpaina parte-hartzaile hau jarri du abian, euskararekin duen konpromisoa jendaurrean adierazteko.
2022/10/26
Kayak Surfeko Euskal Selekzioaren arrakasta azpimarratu nahi dugu, Buden (Ingalaterra) zazpigarren aldiz munduko txapeldun izan baitzen, bi txandatan jokatu zen final baten ondoren. Gure selekzioek hainbat modalitatetan izandako parte-hartze arrakastatsuetako bat da, oraingo honetan Euskal Kirol Federazioen Batasunaren laguntzarekin.
2022/09/27
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskal Kirol Federazioen Batasunarekiko lankidetza bultzatu duela, bost kirol federaziotan euskara prestatu, sustatu eta kudeatzeko helburuarekin. Horretarako, elkarlanean hasi da Euskadiko Euskal Pilota Federazioarekin, Euskadiko Errugbi Federazioarekin, Euskadiko Gimnastika Federazioarekin, Euskadiko Txirrindularitza Federazioarekin eta Euskadiko Surf Federazioarekin.
2022/06/28
erakunde honen pixkanakako modernizazioaz arituko gara. Duela bi hilabete, Unión de Federaciones Deportivas Vascas – Euskal Kirol Federazioen Batasunak aurrerapauso garrantzitsu bat eman zuen euskal kirola digitalizatzeko bidean, kirol-ekitaldiak transmititzeko sistemetan espezializatutako ATM Media enpresarekin akordio bat sinatu zuenean.
2022/05/27
UFDV-EKFBren atal honetan, hilean behin, euskal kirolean eragiten duten albiste esanguratsuen berri ematen dugu. Oraingoan, Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasuna Biltzarrean egonda, erkidegoko eta oinarrizko kirolak bere ahotsa entzunarazi nahi du.
2022/04/25
Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Euskadiko Automobilismo Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskal Selekzioa automobilismo-talde berria sortzea ahalbidetu dute. Joseba Iraola pilotua du lider, eta Euskadi ordezkatzen du mendi-lasterketen Europako Txapelketako nazioarteko zenbait probatan
2022/03/25
Unión de Federaciones Deportivas-Euskal Kirol Federazioen Batasunak era askotako kirolen jarduerari buruzko aholkuak eman ohi dizkizue atal honen bitartez, eta kirol horien onurei buruz ere jarduten du. Plataforma eta ‘magazine’ saio berri bati buruzko informazioa eman nahi dizuegu oraingo honetan: astelehenetik ostiralera bitartean izaten da saioa, 18:00etan, eta federazioek antolatzen dituzten txapelketak zabaltzen dira bertan.