2019/10/14
Infekzio hauen sintoma nagusiak eta tratamendua azalduko dizkizugu, bai eta prebentzio neurriak ere.
2019/09/17
Gaur, irailak 17, Pazientearen Segurtasunerako Munduko Eguna da, eta Mutualiak bat egin du Pazientearen Segurtasuna osasun arloko lehentasuntzat har dadin OMEk sustaturiko kanpainarekin. Mutualian, Pazientearen Segurtasunerako Plana lantzen jarraitzen dugu, laguntza-kalitate hobea eskaintzeko.
2019/07/08
José F. Aramendi medikuari elkarrizketa. Ariketa fisikoaren eta heriotzen arteko erlazioaren inguruan jardun zen joan den ekainaren 26an, Mutualiaren Pakea Klinikan ospatu zen “Ariketa sendagaia da” jardunaldiaren baitan.
2019/07/03
Mutualia, Ikuskatzailetza Mediko eta Osakidetzako medikuak eta arduradunak barne hartzen dituen. Ikastaroaren bitartez hiru lurraldeetako KAABEko langile askok 2018. urtean diagnostikoek eragindako bajei buruzko lehen mailako arretarako unitateen araberako mapa geografikoa ikasi zuten.
2019/05/03
Ba al zenekien zein garrantzitsua den eskuen garbiketa osasun arloan infekzioei aurre egiteko? Igande honetan, maiatzak 5, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) sustatutako esku higienearen nazioarteko kanpaina ospatzen du. Pazientearen segurtasunarekin lotutako estrategiari jarraituz, Mutualiak bat egingo du aipatu egitasmoarekin.
2019/04/04
Health 2.0 Basque eta Mutualiak antolatutako jardunaldia ospatu zen joan den asteartean, hilaren 2an, Bilboko Bizkaiko Medikuen Elkargoan.
2019/03/14
Apirilaren 2an Health 2.0 Basquek eta Mutualiak antolatu duten doako jardunaldian, pazientearen segurtasuneko eta lan-segurtasuneko prozesuetako transformazio digitalean izandako arrakastak azalduko dituzte adituek.
2018/11/27
Pazientearen segurtasunaren inguruko jazoerak jakinarazteko sistema berria jarri du martxan Mutualiak. Hemendik aurrera Mutualiatik kanpoko pertsonei ere emango zaie sarbidea (pazienteak, senideak, etab.), eurak ere sartu eta gertakariren berri eman ahal izan dezaten. Erabat anonimoa da eta webgunearen bidez egin dezakete.
2018/11/16
Datorren igandean, azaroak 18, Antibiotikoak Zuhurtziaz Erabiltzeko Europako Eguna ospatuko da. Osasunaren Mundu Erakundeak antibiotikoekiko erresistentziaren hedapena prebenitzeko eta kontrolatzeko argitaratutako gomendioak hurbiltzen dizkizugu.
2018/11/14
Gaur, azaroak 14, Diabetesaren Mundu Eguna ospatzen da. Diabetesaren jatorria, sintomak, tratamendua eta gaixotasunari lotutako arazoak ezagutaraztea du helburu.