2021/07/07
Uda iritsi eta tenperatura igotzen denean, gorputzak martxan jartzen ditu bere egokitzapen-mekanismoak, tenperatura egonkortzeko. Baina tenperaturak gora egiten jarraitzen badu eta lan gogorrak egin behar badira kanpoaldean, baliteke mekanismo horiek nahikoa izan ez eta bero-kolpea izatea. Horrek kalte larria egin diezaioke osasunari, baita heriotza ere.
2021/06/11
Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionalak “Enpresa txikietan faktore psikosozialak ebaluatzeko eta kudeatzeko metodoa” garatu du. Libreki eta doan erabiltzeko lanabesa da, eta batik bat mikroenpresei eta 25 langilera arteko enpresa txikiei zuzentzen zaie, haien jarduera edozein dela ere, eta, bereziki, prebentzio-jarduerak enpresaburuak berak bere gain hartzen dituen enpresei.
2021/06/03
Espainiako lehenbiziko bizikleta XIX. mende erdialdean fabrikatu zuten, baina XX. mendean ongi aurreratu arte (70eko eta 80ko hamarkadetara arte) ez zen hedatu haren erabilera, eta gero eta jende gehiagok erabiltzen du bizikleta garraiobide gisa.
2021/05/28
Mutualiak Elikadura Osasungarriaren Eskola jarri du martxan, webinar formatuan; askotariko gaiak eta ikuspegiak landuko dira, auzi horri buruzko tresnak eta jakintzak emateko.
2021/05/26
Osasun-agintaritzek zehazten duten bezala: populazioaren zati handi bat txertatuta egon arte, EZINBESTEKOA DA PERTSONA GUZTIOK, BAI TXERTATUTA DAUDENEK, BAI TXERTATUTA EZ DAUDENEK, PREBENTZIO-NEURRIAK MANTENTZEN JARRAITZEA:
2021/05/17
Alarma Estatuaren amaiera iritsi da, baina horrek ez du esan nahi prebentzio neurriak murriztu behar direnik. Eskuak garbitzea, gizarte tartea, … bezalako neurriak mantentzen jarraitu behar dugu.
2021/05/13
Kalkuluen arabera, 15.000 istripu inguru gertatzen dira urtero errepidean, gaizki seinaleztatutako ibilgailu matxuratuekin talka egiteagatik. Bestalde, ibilgailu bat errepidean geldiarazten duten matxuren ia % 40 elektrikoak dira; hortaz, sarri askotan, larrialdi-seinalearen argia ez dabil.
2021/05/11
Lanaren eta Gai Sozialen Ministerioak prebentzioa kudeatzeko tresna bat (doakoa) sortu du, 25 langiletik beherako enpresei beren prebentzio-plana garatzen laguntzeko: PREVENCIÓN10. https://www.prevencion10.es/p10_front/ .
2021/05/06
2020an, COVID-19aren krisia hasi zen. Horrek behartu egin gaitu, bai enpresak bai horietako profesionalak, lan-prozedurak egokitzera, ordura arte ezezaguna zen errealitate aldakor eta ziurgabetasunez betetako batera.
2021/04/26
Pandemiaren ondoriozko zailtasunak gorabehera, beste urte batez –hamazortzigarrenez, dagoeneko–, Mutualiak saria eman dio prebentzioaren gaineko begiradari apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean. Epaimahaiak, telematikoki bilduta, aukeratutako 200dik gora argazkien artetik hautatu ditu bere ustez laneko arriskuen prebentzioaren balioak hoberen adierazten dituztenak. Hauek dira sarituak: