Berriak

Kategoria: prebentzioa

  • Gabon seguruak – Heimlich maniobra

    2021/12/24

    Egun hauetaan, ospakizunekin lotutako etxeko istripuak ugaritzen dira, eta horietako bat janaria kontrako eztarritik joatea izaten da. Heimlichen Maniobra nola egin erakusten duen irudi bat emango dizuegu, kasu hauetan erabili behar den metodorik eraginkorrena baita.

    Gehiago irakurri →

  • 2022: URTE BERRIA ETA ARAU BERRIAK

    2021/12/16

    Diputatuen Kongresuko Barne Arazoetako Batzordeak oniritzia eman dio Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea aldatzeari. 2022ko martxoan jarriko da indarrean aldaketa. DGTren asmoa da zenbait arau Europako gainerako herrialdeetan daudenekin bat egitea eta hildakoen kopurua murrizten jarraitzea, istripuen zergatiak aztertuz eta konponbideak ematen ahaleginduz.

    Gehiago irakurri →

  • Mutualia “Euskal enpresa, Bide Segurtasunarekiko konpromisoa Kudeaketa Aurreratuaren bidez” Jardunaldian

    2021/12/10

    Abenduaren 1ean, jardunaldi profesionala antolatu du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Donostian, lan-arloko bide segurtasuna ardatz hartuta. 

    Gehiago irakurri →

  • Mugikortasun plana

    2021/12/02

    Halako istripuak gutxitu egin dira azken urtean. Hala ere, halakoak ez dira lehentasunezko istripuak enpresa gehienetan. Izan ere, enpresetan aztertzen da zer arrisku dauden lanpostu bakoitzean, baina misioko istripu bat edo in itinere istripu bat izateko arriskua da langileak arrisku handienaren pean jartzen dituen arrisku-mota; hala ere, ez dute izaten enpresaren jarduerarekin lotutako laneko arriskuek adinako arreta. 

    Gehiago irakurri →

  • KALTE ZEREBRALAREN ONDOREN BERRIRO GIDATZEA

    2021/11/15

    Kalte Zerebralaren Eguna dela-eta, DGTk, Sociedad Española de Medicina de Tráficok eta Aita Meni Ospitaleak ikerlana egin eta gida esperimental bat sortu dute kalte zerebrala jasan ondoren gidatzeko kontuan hartu beharreko hainbat alderdiri buruz. Arrazoia? Hainbat arrazoi daude, noski, eta artikulu honetan azalduko ditugu. 

    Gehiago irakurri →

  • Pertsonak mobilizatzeko jardunbide egokien kanpaina

    2021/11/03

    Mutualiak Pertsonak mobilizatzeko eskuliburua jarri du dohainik bere langile elkartuen eskura.

    Gehiago irakurri →

  • Exoeskeletoa, lanean lesio muskuloeskeletikoak prebenitzeko tresna

    2021/10/28

    Mutualian, konpromisoa dugu lan munduan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko. Horregatik, duela zenbait urtetik hona, askotariko exoeskeletoak erosi, eta enpresei uzten dizkiegu, gorputzeko atal desberdinetan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko; hartara, enpresek probatu egin ditzakete, horiekin trebatu, eta lan egiteko izan ditzaketen onurak egiaztatu. Exoeskeletoak gailu mugikorrak dira, eta pertsona bati jartzen zaizkio, gorputzeko zenbait atal edo gunetako (ekipamendua zertarako diseinatu den) “tentsioa” deskargatzeko, eta, hala, gune horiek esfortzu fisiko txikiagoa jasaten dute.

    Gehiago irakurri →

  • “Itzuli eskolara: Oinezkoak, ¡¡ jarri adibide !!”

    2021/09/23

    DGTk “Vuelta al Cole” kanpaina jarri du abian gizarte sareen bidez. Kanpaina horretan, haurrak eskolara eramaten ditugunen portaerari buruzko gomendioak ematen dituzte, modu didaktikoan.

    Gehiago irakurri →

  • 2021eko Europako Mugikortasunaren Astea

    2021/09/17

    Europako Mugikortasunaren Astea kanpaina bat da, sentsibilizatzeko, batetik, ibilgailuak hirian irrazionalki erabiltzeak dituen ondorio negatiboei buruz, bai osasun publikoarentzat bai ingurumenarentzat, eta, bestetik, garraiobide jasangarriagoak erabiltzeak dituen onurei buruz, esate baterako, garraio publikoz, bizikletaz eta oinez ibiltzea.

    Gehiago irakurri →

  • Abiadura txikiagoa, segurtasun handiagoa

    2021/09/15

    Zirkulazio Araudia aldatu da, eta abiadura-muga berriak jaso ditu.

    Gehiago irakurri →