2022/04/11
Ekitaldi honek bide-segurtasunerako, enpresa osasungarrirako, absentzien kudeaketarako eta exoeskeletoetarako erakustokiak izango ditu. Parte-hartzaileek hainbat jarduera egin ahal izango dituzte bertan: azterketa medikua, non bere osasunaren parametro batzuk neurtuko diren, eta baita, alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzearen simulazioak ere.
2022/04/08
Kategoria bakoitzeko proiektu irabazlearen berri Mutualiak apirilaren 29an Euskalduna Jauregian egingo duen ekitaldian izango dugu. Ekitaldia, gainera, laneko segurtasunaren, osasunaren eta aniztasunaren arloko erreferentziazko topaketa bat izango da.
2022/04/06
Martxoaren 25ean, “Telelanaren alderdi juridikoak. Arrisku psikosozialak eta teknoestresa” jardunaldia antolatu zuen Mutualiak, Somorrostroko Prestakuntza Zentroaren lankidetzarekin. Urrutiko lanaren alderdi juridikoak eta telelanaren ondoriozko arrisku psikosozialak aztertu ziren jardunaldian.
2022/03/28
Amurrio Ferrocarril y Equipos S.A. enpresa Amurrion kokatuta dago, Araban, eta, 1880az geroztik, burdinbideko materiala fabrikatzen, muntatzen eta mantentzen dihardu. Bere historian zehar, Espainiako eta Europako burdinbide eraikuntzako proiektu nagusietan parte hartu du.
2022/03/09
DGTk hilabeteak daramatza Trafiko eta Bide Segurtasuneko Legean egingo diren aldaketa ugariak iragartzen. Martxoaren 21ean jarriko dira indarrean aldaketok.
2022/02/23
Azken egunak. Epea martxoaren 31n amaituko da.
2022/02/14
Biztanleriaren zahartzea eta egungo gizartean gertatzen ari den alderantzikatze demografikoa aurrez aurre ditugun erronka handienetakoak dira, dagoeneko. EINren datuen arabera, 2019ko uztailean biztanleriaren % 19,5ek 65 urte edo gehiago zituen, eta ehuneko hori % 32ra igoko da 2050ean. Logikoa denez, hori gidarien erroldan ere islatzen da. 2008an, 64 urtetik gorakoak 2.224.218 ziren (% 9,4), eta 2018an, 4.175.612 zenbatu ziren (% 15,5). Ondorioz, arazo horrek bere isla du bide-segurtasunean.
2022/01/28
Mutualiak Estresa Kudeatzeko Eskola antolatu du 5. urtez jarraian. Ekitaldi honetan deialdi ugari egingo dira, gaztelaniaz zein euskaraz. Batzuk goizez izango dira eta beste batzuk arratsaldez.
2022/01/20
Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Lege berriaren arabera, 50.000 biztanletik gorako herriek Igorpen Apaleko Guneak (IAG) sartu beharko dituzte mugikortasun iraunkorreko planetan, airearen kalitatea hobetzeko eta hiri horietako zarata mailak murrizteko helburuarekin.
2022/01/13
MUTUALIA SARIEN 9. EDIZIORA hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago; lan-arloko segurtasuna eta osasuna eta enpresaren baitako aniztasuna sustatzeko helburua dute sariek, eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALAN erakundeekin elkarlanean antolatzen dira.