2018/11/20
Ekimenez jositako hiru egunen ostean, Osalanek itxiera eman zion iragan ostiralean IV. Laneko Segurtasun eta Osasunen Nazioarteko IV. Biltzarrari. Mutualia oso presente egon da kongresuan eta esku-hartze zabala izan du egitasmo desberdinen bitartez.
2018/11/15
Mutualiak “Aernnova zaindu” proiektuagatik eman dio Aernnova enpresari laneko arriskuen prebentzioaren arloko Berrikuntza saria, eta Polymat-i eman dio Berdintasun saria, “Polimeroen arloko emakume zientzialarientzako EMAKIKER beka” proiektuagatik.
2018/11/13
Bihar, azaroak 14, 8. Mutualia Sariak banatuko dira da Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalan-ek antolatutako Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra ekimenaren baitan. Hona hemen epaimahaikideak.
2018/11/09
Euskalduna Jauregiko sarreran ikusgai egongo dira Mutualiak duela 15 urtetik hona antolatzen duen lehiaketan parte hartu duten 30 argazki. Prebentzioaren kultura sustatu, lan-istripuen aurkako kontzientzia hartu eta lan esparru seguruagoak eta osasuntsuagoak lortzea du xede.
2018/10/30
Dagoeneko baditugu MUTUALIA SARIEN 8. EDIZIOKO finalistak. Dakizuenez, sariok Mutualiak antolatzen ditu CONFEBASK, ADEGI, CEBEK, SEA eta OSALANen laguntzarekin, lanean, berdintasuna eta laneko segurtasuna eta osasuna sustatzeko.
2018/10/26
Mutualiak esku-hartze zabala izango du Osalanek Euskalduna Jauregian antolatutako Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko IV. Biltzarraren baitan, heldu den azaroaren 14, 15 eta 16an. Hala, laneko arriskuen prebentziorako tresna erabilgarri eta berritzaileak aurkeztuko ditu hiru tailerretan.
2018/10/22
Mutualia Sariaren hainbat ediziotan saritu eta aitortu dute AZTI. Laneko Arriskuen Prebentzioan ikerketarako, garapen teknologikorako edota berrikuntzarako proiektuak garatzen dituzten erakundeen lana aitortzea da sariaren helburua.
2018/10/15
Gure Esperientzia Partekatuak egitasmoak aurrera darrai. Aurreko urteetan Mutualia sarietara aurkeztu diren proiektuak partekatu nahi ditugu gure enpresekin, eta bide bat ireki besteek laneko arriskuen prebentzioaren arloan izan dituzten #LapEsperientziak eta bizipenak gainerakoei kontatzeko.
2018/10/08
Gure Esperientzia Partekatua izeneko egitasmoaren barruan, esperientzia berriak aurkezten dizkizuegu. Oraingoan, Laneko jazarpen sexuala eta sexista borrokatzeko prebentzio-prozedurak eta horien aplikazioak jasotzen dituztenak.
2018/10/08
Mutualia finalista izan da Prevencionar Sarien 2. edizioan, Komunikazioa LAP-en kategorian, hain zuzen, Mutualia Gaztea egitasmoari esker.