2018/12/13
Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria Bezeroetan eskuratu zuen atzo Mutualiak. Eder Etxeverria, Mutualiaren Pakea Klinikako medikuak jaso zuen saria Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren eskuetatik, Euskalduna Jauregiak hartu zuen ekitaldian.
2018/11/30
Mutualiaren Erresoluzio Handiko Ospitaleak –Vitoria-Gasteizen kokatua– irisgarritasunaren alorreko 5 izarreko DIGA ziurtagiria eskuratu du; hain zuzen, adierazle honetan lor daitekeen bikaintasun mailarik altuena da. Irisgarritasunerako eta Erantzukizun Sozialerako Fundazioak sortu eta ematen duen bereizgarria da, eta IMQ nazioarteko ziurtagiri emailearen bermea dauka.
2018/11/28
Euskalitek banatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria kudeaketa-eremuan eman daitekeen Euskadiko sari garrantzitsuena da, eta bost elementuk osatzen dute: estrategia, berrikuntza, bezeroak, pertsonak eta gizartea. Aurten Bezero saria jaso du Mutualiak, eta 2016an, berriz, Pertsonei dagokiena eskuratu zuen.
2018/11/28
Auzitegi Gorenaren Hirugarren Aretoak abala eman dio 3,5 tona metrikotik gorako zama-ahalmeneko ibilgailuak dauzkaten errepide bidezko merkantzia garraioko enpresek beren gidarien gertakari profesionalengatik eta laneko istripuengatik Gizarte Segurantzari tasa handiena ordainduz kotizatu behar izateari (ehuneko 6,70 tarifa), eta ez ehuneko 3,70ekoa.
2018/11/23
Urtero bezala, Mutualiak bat egin du azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin.
2018/11/23
Gaur da Euskaraldiaren lehen eguna; soinean Ahobizi edo Belarriprest txapak jartzeko eguna; eta hizkuntza ohiturak berdefinitzen hasteko eguna. Mutualiako Euskaraldia taldeak hamaika egun hauetan egiteko hainbat ekintza antolatu ditu. Erronkarako prest gaude!
2018/11/21
Mutualiak lan egutegi berria prestatu du 2019. urterako. Bertan, jaiegunen zerrenda dago jasota. Mutualiaren egutegia pdf betegarriaren formatuan dago eskuragarri, eta buletinak argitaratu ostean prestatu da, bertan baitaude jasota 2019. urteko jaiegunen zerrendak.
2018/11/20
Ekimenez jositako hiru egunen ostean, Osalanek itxiera eman zion iragan ostiralean IV. Laneko Segurtasun eta Osasunen Nazioarteko IV. Biltzarrari. Mutualia oso presente egon da kongresuan eta esku-hartze zabala izan du egitasmo desberdinen bitartez.
2018/11/15
Dagoeneko jarri dugu martxan Iradokizun Hoberenari VII. Saria. Sariketarekin, gure zerbitzuen kalitatea hobetzen lagunduko digun urteko ideiarik onena aitortu nahi dugu. Ekimena gure enpresa elkartuetako eta lankide ditugun aholkularitzetako langileei xedaturik dago.
2018/11/15
Mutualiak “Aernnova zaindu” proiektuagatik eman dio Aernnova enpresari laneko arriskuen prebentzioaren arloko Berrikuntza saria, eta Polymat-i eman dio Berdintasun saria, “Polimeroen arloko emakume zientzialarientzako EMAKIKER beka” proiektuagatik.