2019/01/25
Mutualiak bere atxikimendua adierazi du hainbat erakunde eta gobernurekin batera Agenda 2030ek jasotzen dituen garapen jasangarriaren helburuak betetzeko, besteen artean, pobrezia larriarekin bukatzeko, injustizia eta berdintasuna ezaren kontra borrokatzeko eta klima aldaketa konpontzeko.
2019/01/14
2019ko urtarrilaren 1etik, autonomoak, lehen aldiz, kotizatu egin beharko du kontingentzia profesionalengatik nahitaez; hau da, babes integrala jasoko du mutualitatetik, bai gaixotasun arrunten kasuan, bai laneko istripuen egoeretan edo gaixotasun profesionalen kasuan.
2018/12/19
Mutualia Gipuzkoak zilarrezko Bikain ziurtagiria eskuratu du. Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskararen Kalitate Ziurtagiriak esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du.
2018/12/17
Gabonetan, Mutualiaren laguntza zentroen ordutegia aldatuko da. Ordutegia (2018/12/24tik 2019/01/04 arte): 08:00-15:00 EAE eta Madrileko zentroetan, hauek izan ezik: – Iurreta: 08:00-15:00 Abenduaren 24an eta 31ean, bestela 17:00 arte. Informazio gehiago behar badozu, jarri harremanetan gurekin galdeiguzu formularioaren bitartez edo kudeaketa sailaren telefonoan.
2018/12/14
☃️ Gehien maite ditugun pertsonekin egun zoriontsuak igarotzea arrazoi ona da gainerako guztia denbora batez alde batera uzteko. 🎁Jai zoriontsuak eta Urte berri on!
2018/11/30
Mutualiaren Erresoluzio Handiko Ospitaleak –Vitoria-Gasteizen kokatua– irisgarritasunaren alorreko 5 izarreko DIGA ziurtagiria eskuratu du; hain zuzen, adierazle honetan lor daitekeen bikaintasun mailarik altuena da. Irisgarritasunerako eta Erantzukizun Sozialerako Fundazioak sortu eta ematen duen bereizgarria da, eta IMQ nazioarteko ziurtagiri emailearen bermea dauka.
2018/11/28
Euskalitek banatzen duen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria kudeaketa-eremuan eman daitekeen Euskadiko sari garrantzitsuena da, eta bost elementuk osatzen dute: estrategia, berrikuntza, bezeroak, pertsonak eta gizartea. Aurten Bezero saria jaso du Mutualiak, eta 2016an, berriz, Pertsonei dagokiena eskuratu zuen.
2018/11/23
Gaur da Euskaraldiaren lehen eguna; soinean Ahobizi edo Belarriprest txapak jartzeko eguna; eta hizkuntza ohiturak berdefinitzen hasteko eguna. Mutualiako Euskaraldia taldeak hamaika egun hauetan egiteko hainbat ekintza antolatu ditu. Erronkarako prest gaude!
2018/08/08
Prestazio Berezien Batzordearen Misioa, Mutualiaren gizarte-erantzukizunaren parte dena, besteren edo norberaren konturako langileei eta horien eskubidedunei gizarte-laguntzako prestazioak aitortzea da, hain zuzen ere, lan-istripuak eta laneko gaixotasunak eragindako premia-egoeren aurrean.
2018/07/20
Donostia-San Sebastián, 2018ko uztailaren 20a Mutualiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Segurantzaren lehen mutualitate laguntzaileak, 354.654 pertsona zeuzkan babespean 2017ko ekitaldia ixtean, eta 174 milioi euro bideratu zituen prestazio ekonomikoen onuradunentzat, ia 1,2 milioi euro erabilita, gainera, premia bereziko egoeran zeuden pertsonentzako laguntzetan. 15 zentro eta 3 ospitale propio dauzkala (azkena, Vitoria-Gasteizko erresoluzio handiko ospitalea, 2017an