2019/05/02
Gurean hainbesteko tradizioa duen pala kirola ona da zirkulazioa, erresistentzia eta malgutasuna hobetzeko, eta hanketako muskuluak indartzeko ere bai.
2019/03/25
Ba al zenekien beisbolean aritzeak kontzentrazioa eta sistema kardiobaskularra hobetzen laguntzen duela? Ezagutu kirol honen onurak Euskal Kirol Federazioaren Batasunaren eskutik.
2019/02/27
Euskal Kirol Federazioen Batasunak aditzera emango dizkigu gure lurrean hain sakon sustraituta dagoen kirol hau egiteak dakartzan abantaila fisiko eta mentalak.
2019/01/31
Naturan gaudenean lasaitasuna eta pentsamendu positiboak nagusitzen zaizkigu buruan. Bestalde, kaloriak erretzen dira, eta ariketa aerobikoak indartu egiten du gure memoria, lotuta baitaude hankak eta garuna.
2018/12/31
Euskal Kirol Federazioen Batasunak neguko denboraldiko kirol honen abantailak aurkezten dizkigu. Snowboarda erronka bat da, eta ikaskuntza faseei aurre hartu eta haiek gainditu ahala, autoestimua hobetu egiten da eta estresaren kontrako antidoto ezin hobea bilakatzen da.
2018/11/27
Dotoretasunaz, abileziaz eta emozioez Duela gutxi egin da Euskalgym gimnasia gala sonatua. Europa mailan garrantzitsuenetako bat da, eta Euskal Federazioak ahalegin handia egiten du urterik urte gero eta zale gehiago –praktikatzeko zein hura jarraitzeko– dituen kirol diziplina hau erakutsi eta hedatzeko. Atal honetan, Euskal Kirol Federazioen Batasunetik indarra, malgutasuna, dotoretasuna eta zalutasuna eskatzen duten ariketa
2018/10/24
Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sail honetan, triatloiari iritsi zaio orain txanda; azken urteotan herritarren artean asko zabaldu den eta arrakasta handia lortu duen kirola da.
2018/09/26
Arku-tiroa dagoen kirolik antzinakoenetakoa da, eta hala dator Guinness errekorren liburuan.
2018/07/25
Piraguismoa da gure kirolari sarrien arrakasta ekartzen dion espezialitateetako bat. Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sekzioko lerro hauek baliatuta, udako modalitateekin jarraitzen dugu, eta piraguismoa praktikatzeak dituen abantaila eta dibertitzeko aukera ugariak ezagutarazi nahi genituzke.
2018/06/21
– Surf egiteko garaia heldu da gure hondartzetara. Euskal Herriko Surf Federazioak hainbat txapelketa programatu ditu udarako. Uda betean gaude dagoeneko, eta garaiotan gehien praktikatzen den kiroletako bat surfa da. Negu gogor bat eta ia nabaritzerik ere izan ez dugun udaberria igaro berri, Euskal Kirol Federazioaren Batasunaren baitako Euskal Herriko Surf Federazioak helburu argi bat dauka: