2021/11/15
Kalte Zerebralaren Eguna dela-eta, DGTk, Sociedad Española de Medicina de Tráficok eta Aita Meni Ospitaleak ikerlana egin eta gida esperimental bat sortu dute kalte zerebrala jasan ondoren gidatzeko kontuan hartu beharreko hainbat alderdiri buruz. Arrazoia? Hainbat arrazoi daude, noski, eta artikulu honetan azalduko ditugu.
2021/11/03
Mutualiak Pertsonak mobilizatzeko eskuliburua jarri du dohainik bere langile elkartuen eskura.
2021/10/28
Mutualian, konpromisoa dugu lan munduan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko. Horregatik, duela zenbait urtetik hona, askotariko exoeskeletoak erosi, eta enpresei uzten dizkiegu, gorputzeko atal desberdinetan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko; hartara, enpresek probatu egin ditzakete, horiekin trebatu, eta lan egiteko izan ditzaketen onurak egiaztatu. Exoeskeletoak gailu mugikorrak dira, eta pertsona bati jartzen zaizkio, gorputzeko zenbait atal edo gunetako (ekipamendua zertarako diseinatu den) “tentsioa” deskargatzeko, eta, hala, gune horiek esfortzu fisiko txikiagoa jasaten dute.
2021/09/23
DGTk “Vuelta al Cole” kanpaina jarri du abian gizarte sareen bidez. Kanpaina horretan, haurrak eskolara eramaten ditugunen portaerari buruzko gomendioak ematen dituzte, modu didaktikoan.
2021/09/17
Europako Mugikortasunaren Astea kanpaina bat da, sentsibilizatzeko, batetik, ibilgailuak hirian irrazionalki erabiltzeak dituen ondorio negatiboei buruz, bai osasun publikoarentzat bai ingurumenarentzat, eta, bestetik, garraiobide jasangarriagoak erabiltzeak dituen onurei buruz, esate baterako, garraio publikoz, bizikletaz eta oinez ibiltzea.
2021/09/15
Zirkulazio Araudia aldatu da, eta abiadura-muga berriak jaso ditu.
2021/09/10
Osalanek “Lan-eremuan Nahasmendu Muskuloeskeletikoak Prebenitzeko Jardunbide Egokien Sarirako 2021eko deialdia” iragartzen du
2021/07/19
Azkenean, iritsi da esperotako uda. Poztasunaren eta oporren sinonimoa. Aurten are gehiago, mugitzeko mugak eta alarma-egoera amaituta. Horrek gure errepideetako trafikoa areagotuko du, baita joan-etorriak ibilgailu partikularretan egingo dituztenen kopurua ere, garraiobide kolektiboetan kutsatzeko beldurrez. Hala, zirkulazioaren igoera horren ondorioz, uda da istripurik gehien gertatzen den urteko sasoietako bat.
2021/07/12
Mugikortasunaren murrizketak amaitzeaz geroztik, ekainean uste baino arinago lehengoratu da trafikoa. Ibilgailuz egindako lekualdatzeek gora egin dute, eta 2019ko epealdi berekoen oso antzeko mailara iritsi dira. Dena dela, horrekin batera, istripuek ere gora egin dute.
2021/07/09
Europako Batzordearen esparru estrategiko berri honen xedea langileen segurtasuna eta osasuna hobetzea da.