2021/09/13
28/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez egindako erreformaren ondoren, modu formalagoan iritsi da orain urrutiko lanari buruzko 10/2021 Legearen onarpena. Lege hori osorik indarrean sartu zen argitaratu eta hurrengo egunean, hau da, 2021eko uztailaren 11n, salbu eta gizarte-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko legeari eragiten dion aldaketari buruzko azken xedapenaren aldaketa, urriaren 1ean sartuko baita indarrean.
2021/06/10
DATUEN BABESA ETA LAN-HARREMANAK gidaliburua argitaratu dela jakinarazten dugu. Erakunde publikoei eta pribatuei laguntza-tresna bat eskaintzea da helburua, legedia modu egokian betetze aldera.
2021/04/26
Joan den apirilaren 15ean, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak argitara eman zuen 104/2021 zk.ko EO LGSI Irizpide Teknikoa, Laneko eta G.S.ko Ikuskatzailetzak Arrisku Psikosozialen Arloan egin beharreko jarduketei buruzkoa.
2021/03/17
Eboluzio handia gertatu da bi figura horien inguruko legegintzari dagokionez, eta haien analisia oinarrizko lanabesa izango da, baloratzeko ea seme-alabak jaiotzeagatik emandako baimenak, oraindik ere hitzarmen kolektibo ugaritan jasota daudenak, bateragarriak diren aitatasun-baimenarekin, edo, terminologia zehatzagoa erabiltzearren, jaiotzagatiko baimenarekin.
2020/06/25
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak berdintasun-printzipio eraginkorraren konfigurazioa positibizatzen du gure ordenamendu juridikoan arauak aplikatzean, berdintasun formala gaindituz, argi eta garbi, ez baita nahikoa.
2020/05/25
Duela gutxi, Auzitegi Gorenak azken epaietako bat eman du zurztasun-prestazioa jasotzeko legezko gehieneko adina aldi iragankorrean aplikatzeari buruz, 2011n Gizarte Segurantzaren Lege Organikoa aldatzearen ondorioz, onuradunaren gehieneko adina 25 urtera igoz, eta igoera hori ez da erabat aplikagarria izan 2014ko urtarrilera arte.
2020/04/30
2020ko otsailaren 19an, otsailaren 18ko 4/2020 Errege Lege-dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinaren bidez indargabetu egiten den urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren 52.d) artikuluan arautzen den lanera ez joateagatik ezarritako kaleratze objektiboa.
2020/02/24
EUROPAKO JUSTIZIA AUZITEGIAK GIZARTE SEGURANTZAREN LEGE OROKORRAREN 60. ARTIKULUAN EZARRITAKO PENTSIO-OSAGARRIA AZTERTZEN JARRAITUKO DU; IZAN ERE, 2019KO ABENDUAREN 12KO EPAIA AITARI ERE ZABALDUKO ZAIO, ETA EZ AMARI BAKARRIK, GIZARTE SEGURANTZAKO ARAUAN AURREIKUSITAKO KASU BERBERETAN.
2020/01/15
Martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-dekretuak LEren 45. eta 48. artikuluek ziotena aldatu zuen funtsean, jaiotzak, adopzioak eta adopzioa edo harrera helburutzat duten zaintzen ondoriozko lan-kontratuaren etenaldien eta zaintza-baimenen alorrean, hain zuzen ere. Aldaketa nagusiena zen etenaldi edo baimen horiek langileen banakako eskubide gisa hartzen zirela; eta bi gurasoek, adoptatzaileek, zaintzaileek edo harreragileek hartzeko aukera zutela, iraupen berarekin eta transferentziarako aukerarik gabe.
2019/12/19
Aldi baterako lan enpresek jarritako langileek eskubidea al dute enpresa erabiltzailearen Berdintasun Planean jasotako neurriak jasotzeko?