2024/01/08
Lehiaketari izena aldatzeaz gain, beste modalitate bat sortu dugu: bideo labur onenaren saria. Sariaren helburua da, lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen prebentzioari buruzko mezuak zabaltzea eta enpresa osasungarriaren eredua sustatzea, animazioen, grabazioen eta abarren bidez.
2023/12/28
Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, “arrisku psikosozialak oinarritzen dira, alde batetik, lanaren, haren ingurunearen, laneko gogobetetzearen eta erakundeko kondizio fisikoen arteko interakzioetan eta, beste alde batetik, langilearen gaitasunetan, premietan, kulturan eta lanetik kanpo duen egoeran, eta, pertzepzio eta esperientzien bidez, laneko osasunean, jardunean eta asebetetzean eragin dezakete”.
2023/12/22
Aurten ere, 2024. ekitaldirako prestakuntza-eskolen eskaintza zabala jarri du Mutualiak bere enpresa elkartuen eskura. Langile kualifikatu eta espezializatuek emango dituzte eskola guztiak, doakoak izango dira, talde txikitan emango dira, eta nagusiki praktikara bideratuko dira.
2023/12/15
Eztarri-trabatzearen eta -buxatzearen arriskua izan ohi da ospakizunetako arrisku ohikoenetako bat. Une horretan zer egin behar den jakitea erabakigarria da, eta istripu larriak saihestu daitezke. Jakingo zenuke Heimlich-en maniobra egiten?
2023/12/11
Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legeak betiko aldatuko du gure joan-etorriak egiten ditugun eta bizi garen modua.
2023/11/30
Etxeko langileen laneko eta Gizarte Segurantzako baldintzak hobetzeko aldaketak, irailaren 6ko 16/2022 Errege Lege Dekretua indarrean sartzearen ondorioz.
2023/11/22
Mutualiako Prebentzio Aholkularitzak zahartze osasuntsuari buruzko kanpaina jarri du abian. Kanpaina horretan, sei gai biltzen dira bideo eta infografia formatuan (ikusmena, entzumena, indarra, nutrizioa, gaitasun kognitiboa eta ariketa fisikoa), eta hilero argitaratuko da
2023/11/13
Baina zer da Emisio Gutxiko Eremu bat?
2023/11/08
Ikusizko zirrara handia eragiten duten 43 argazkik osatzen dute erakusketa, segurtasunari eta osasunari buruzko kontzientziazio-mezuek lagunduta.
2023/10/27
Iktusaren Nazioarteko Eguna dela eta, Freno al Ictus Fundazioak, Espainiako Neurologia Elkartearekin (SEN) eta SENen Gaixotasun Zerebrobaskularrak Aztertzeko Taldearekin (GEECV-SEN) batera, eta GMPren laguntzarekin, dibulgazio-jardunaldi bat egingo du datorren urriaren 30ean, “Iktusari buruzko Topaketa Zientifiko eta Soziala” izenburupean, gaixotasun horrek Espainian duen eragina ikuspegi zientifikotik zein sozialetik aztertzeko.