2019/02/20
Vitoria-Gasteizen dagoen Eraiken Lanbide Heziketako Zentro Integratuak Prebentzio astea egin du, eta Mutualiak hainbat tailer praktiko eginez kolaboratu du, bai eta “Prebentziozko begiradak” argazki-erakusketarekin ere. Jardunaldien xedea izan da lan eremuko arriskuei buruz ikasleak eta irakasleak sentsibilizatzea eta arriskuen prebentzioa sustatzea, portaera egokiak hauspotuz.
2019/02/15
Lan arriskuen prebentzioari buruzko Mutualiaren XVI. argazki lehiaketa abian jartzen da. Izena emateko epea martxoaren 15ean amaituko da. Sariak 2.700 euroko diru kopuruarekin hornituta egongo dira eta saridunen izenak apirilaren 28an jakinaraziko ditu Mutualiak.
2019/02/04
Mutualiak jardunaldiak antolatu ditu absentismoaren inguruan Gasteizen, Bilbon eta Donostian, eta tresna berria eskaini nahi die enpresei, absentismoa kudeatzeko beste ikuspegi bat izan dezaten.
2019/01/31
Mutualian 2019. urtean prebentzioaren arloan antolatuko ditugun dibulgazio-jarduerak aurkeztuko dizkizugu. Horiek guztiak, aldez aurretik jakinaraziko zaizuen moduan, langile espezializatuen eskutik edo beste erakunde batzuekin lankidetzan eskainiko dira.
2019/01/18
GSINk, SEGOk eta AMATek egindako “Haurdunaldian Laneko Arriskua Baloratzen Laguntzeko Gida” argitalpenaren berritasunen aurkezpena. Mutualiak jardunaldiak antolatu ditu, haurdunaldian arrisku-prestazioa baloratzen laguntzeko gida berriari buruz; argitalpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak argitaratu zuen 2018ko abenduan.
2019/01/16
Mutualian ostalaritzako langileek laneko arriskuen prebentzioaren garrantziaz kontzientzia har dezaten nahi dugu, baita lehen laguntzak ezagutzearen beharraz ere, jatetxe, taberna edo hoteletan gerta litezkeen egoerei aurre egiteko.
2019/01/11
Errepidetik mugitu behar zara datozen egunotan? Presta zaitez eguraldi kaxkarrarekin seguru gidatzeko ondorengo gomendioekin.
2019/01/10
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (GSIN) gida berria editatu du, haurdunaldian arrisku-prestazioa baloratzen laguntzeko. Gidaren xedea da haurdun dauden emakumeen arreta eta osasuna hobetzea, oinarri zientifiko-teknikoa eskainiz.
2019/01/08
Gailu eramangarria da, arnes baten tankerakoa, gerriko lesioen prebentziorako ekipo pertsonala. Mutualiak bi gailu dauzka bere enpresa kideei maileguan uzteko eta horien erabilerari buruzko aholkularitza pertsonala emateko. Ezagutu exoeskeletoaren abantailak.
2018/12/12
Aernnovak Laneko Arriskuen Prebentzioko Berrikuntzaren Mutualia Saria jaso zuen Mutualia Sarien 8. edizioan, “Zaindu” programari esker. Andrés Páramo, Aernnovaren lan arriskuen prebentzioaren kudeatzaileak, proiektuaren gakoak hurbildu dizkigu.